Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Trafiko aldaketak ostegunean Jaitzubian egurrezko zubi bat jartzeko

2022-10-04
Estatuko Gobernuko Itsasertzaren eta Itsasoaren Zuzendaritza Nagusia Jaitzubian egiten ari den oinezkoentzako ibilbideak egokitzeko proiektuaren barnean, ostegun goizean trafiko aldaketak egongo dira.

“Zehazki, ostegunean 8:00etatik 12:00etara gutxi gora behera, ezin izango da Jaitzubiako biribilgunetik auzoko Elkartera joan autoz, auzorako sarreran (Zaldiferran) egurrezko zubi bat jartzeko lanak egingo dira eta” esan du Gonzalo Carrionek, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

Jaitzubiako padurak inguratzen dituzten bidezidorren sarea osatzeko aukera emango duten lanak dira. Bide horiek lotu gabe daude elkarren artean eta, gainera, eremu babestuak zeharkatzen dituzte, bere ingurumen-hobetzea eragotziz. Helburua da ibilaldiez eta inguruneaz gozatu ahal izatea, espezieei enbarazurik egin gabe eta babestu beharreko habitatak errespetatuz.