Aplikazio habiaratuak
Menu aviso obras
Abisuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Trafiko aldaketak igandean Bidasoako Maratoi Erdia dela eta

Lasterketa 10:00etan hasiko da. Lasterketa pasatuko den zenbait kaletan aparkatutako ibilgailuak kendu egingo dira. Hori dela eta, gaurtik, Hondarribiko Udaltzaingoak eragindako eremuetako bizilagunak abisatuko ditu eta larunbatean Zuloaga eta Foru kaleetako ibilgailuak kendu egingo ditu.
Mozketak eta trafikoarekiko eraginak
Hondarribirako Mendelu bidezko sarrera itxita egongo da, eta bai sarrera eta bai irteera GI-36tik, Kosta kaletik eta Txiplautik egin beharko da.
Igandean bertan, 09:20an, Lur Gorritik azkeneko autobusa aterako da eta 11:30a arte autobus zerbitzuak ezin izango du Foru, Itsasargi, Bernat Etxepare eta Sabik Arana kaleetako geltokietan gelditu. Geltokiak Santa Engrazian eta Arrokan izango dira.
E-21 lineak geltokia Iturri Berrin eta Santa Engrazian izango ditu, eta E-25 eta E-27 lineek Arrokan eta Santa Engrazian. 09:45etik aurrera era berean trafikoa eraginda egongo da hirian sartzerakoan Aireportuan eta Portuan, Alde Zaharrean eta Puntalean. Halaber, irteerako trafikoa Kostatik joango da, autobusa izan ezik. Espero da 11:30erako trafiko guztia bere onera itzulia izatea.