Aplikazio habiaratuak
Menu aviso obras
Abisuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Trafiko aldaketak igande honetan, “10K” lasterketa dela eta

Igande honetan, hilak 26, 10K lasterketa jokatuko da Hondarribian. Hori dela eta, trafikoan aldaketak eta unean uneko mozketak izango dira hiriko hainbat tokitan.
Trafiko murrizketak
- Alde Zaharrerako sarbidea itxita egongo da 09:25etik 10:00etara.
- Ramon Iribarren kalea erabat itxita egongo da 09:45etik 10:20ra.
- Hondarribira sartzeko, aireportuko errepidea erabili beharko da, Portu auzorantz.
- Hondarribitik irteteko, berriz, Kosta kaletik egin beharko da.
Lasterketaren ibilbidea
Proba 09:30ean abiatuko da Minatera kaletik, eta ondorengo kaleetatik igaroko da:
Itsasargi, Zuloaga, Bernat Etxepare, San Cristobal, Sabino Arana, San Juan de Dios, Aireportuko errepidea, Amute, Kosta, Santa Engrazia, Minasoroeta, Zumardia, San Juan de Dios, Sabino Arana, Bernat Etxepare, Zuloaga, Itsasargi, Foru, Ramon Iribarren, Kai Berria, Ramon Iribarren eta Foru kalea.
Helmuga Minatera kalean izango da, eta lasterketa 10:40ak aldera amaitzea aurreikusten da.