Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Trafiko aldaketak astelehenetik Baserritar Etorbidean eta Juan Inazio Iztueta kalean batez ere

Jaizkibel mendiaren ekialdeko hegalean uholdean saihesteko Foru Aldundia egiten ari den proiektuaren ondorio dira

2022·02·10

Jaizkibel mendiaren ekialdeko hegalean uholdeak prebenitzeko proiektuaren bigarren faseak beste urrats bat emango du astelehenetik aurrera. Hala jakinarazi du Gonzalo Carrión Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

“Gipuzkoako Foru Aldundiak uholdeak prebenitzeko joan den urteko irailean abian jarritako proiektuaren obrak direla eta, datorren astelehenetik ekainaren erdialdera arte, zirkulazio-aldaketa eta mozketak izango dira, ibilgailuen eta pertsonen ohiko zirkulazioa eragotziko dutenak.

Baserritar Etorbideko 51. zenbakitik kalearen amaierarainoko sarbidea bertakoentzat bakarrik izango da. Mendebaldeko saihesbidetik datorren trafikoa Juan Ignacio Iztueta kaletik Donostia kalerantz desbideratuko da.

Segurtasuna zaintzeko, Juan Ignacio Iztueta kalearen beheranzko noranzkoan ezkerreko aparkaleku-linea kentzea nahitaezkoa da.

Era berean, Mantzin Eneako etxebizitzetarako sarbidea Baserritar Etorbidetik egingo da, Juan Ignacio Iztueta kaletik jaitsiz.

Gainera, astelehenetik asteazkenera, Arrokako biribilgunetik Ramon Iribarren pasealekura doan obra-eremua asfaltatuko da, eta hiru egun horietan sarbidea itxita egongo da, MInatera Ibilbidetik joan beharko delarik” gehitu du Carrion zinegotziak.

Uholdeen prebentzioa

Gipuzkoako Foru Aldundiak osorik ordaindutako obra irailaren amaieran hasi zen, eta 2022ko abendurako amaitzea espero da, 1.130.000 euroko aurrekontuarekin.

Obra horien bidez, sare bereiziak sortuko dira Baserritar etorbidean, Jaizkibelgo hegaletako ura sartzea saihestuz. Baita Ramón Iribarren pasealekuan ere, Higer Bideak geldiarazitako euri-uren bilketa osatuz, eta Foru kaleko biribilgunean dagoen galeriarantz bideratuz. Horrela, Jaizkibel mendiaren hegal horretan uholdeak aurreikusten dira.

Baserritar Etorbidean, euri-urak 270 metro inguruko luzeran bilduko dira, 1000 mm-ko diametroko euri-uren kolektore berri baten bidez, lehen fasean jada eginda dagoen kolektorera isuriko duena. Hiriko ur beltzak eta unitarioak biltzeko, 500 mm-ko diametroko hormigoizko kolektore berri bat egingo da, egungo sarearekin konektatuko dena itsasargiaren errepidearekiko bidegurutzearen inguruan.