Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu aviso obras

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea Trafiko aldaketak asteburuan Inauteriak direla eta

2025-02-28
Hondarribiko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 2025eko inauteriak direla eta, hiriko hainbat eremutan izango dute eragina.

Larunbata martxoak 1

Ibilgailuen sarbidea moztuko da Alde Zaharrean, Murruan, martxoaren 1eko 15:00etatik.

Inauterietako desfilea dela eta ibilgailuak aparkatzea debekatuta egongo da honako kale hauetan, 08:00etatik aurrera:

  • Zumardia (zamalanak eta motoak)
  • Sabin Arana Goiri kalea
  • Bernat Etxepare
  • Zuloaga kalea

Igandea martxoak 2

Desfilea 10:30ean hasiko da, eta honako ibilbide hau izango du: Zumardia - San Juan de Dios - Sabin Arana - Bernat Etxepare kalea- Zuloaga kalea - San Pedro kalea - San Kristobalen amaitu.

  • Aireportua-Gabarrari biribilgunetik Hondarribira sartzea debekatuta egongo da 08:30etik aurrera.
  • Portu Auzorako zirkulazioa, Foru kaletik, 10:15etik aurrera etengo da, Ama Guadalupekoako garajeetarako izan ezik.
  • Sarrera eta irteera guztiak Santa Engraziatik egingo dira.
  • Puntalera sartzea debekatuta egongo da 09:30etik aurrera.
  • Alde Zaharrera sartzea 10:20etik aurrera debekatuko da.
  • Puntaleko irteera 10:15etik aurrera debekatuko da.