Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Trafiko aldaketa handiak igandean iritsiko den Tourra dela eta

2023-06-27
Horren arira, gaur goizean lan-bilera egin da Udaltzaingoan, eta han izan dira, besteak beste, Igor Enparan Alkatea, Estitxu Urtizberea lehen Alkateordea, Ertzaintza eta Udaltzaingoko ordezkariak, baita zenbait Hondarribiko dendari eta ostalari ere

Datorren igandean uztailaren 2an, Frantziako Tourraren bigarren etapa Hondarribitik igaroko da, eta hori dela eta trafiko aldaketa handiak egongo dira. Horren arira, gaur goizean lan-bilera egin da Udaltzaingoan, eta han izan dira, besteak beste, Igor Enparan Alkatea, Estitxu Urtizberea lehen Alkateordea, Ertzaintza eta Udaltzaingoko ordezkariak, baita zenbait Hondarribiko dendari eta ostalari ere.

Lasterketa Letxunborro etorbidetik iritsiko da, Mendelun, Amutalden sartu eta aireportuko errepidetik jarraitzeko. Gabarrariko biribilgunean Minasoroetako biribilguneraino jarraituko dute, Harresilanda kaletik jarraitzeko Harresien aurrean, eta ezkerrera biratuko dute Jaizkibel etorbidean gora Koparaino, eta Kattalin Erauso kaletik jaitsiko dira Labrederreko biribilguneraino, handik Guadalupeko Santutegira igo eta Jaizkibeletik jarraitzeko.

Ekainaren 30 ostiraletik aurrera, ibilgailuei Guadalupeko eta Jaizkibelgo igoera etengo zaie, Udaltzaingoa harremanetan jarri den inguruko bizilagunei izan ezik. Larunbatean, hilak 1, hesiak jarriko dira lasterketak eragindako eremuetan, eta honek trafikoari ere eragingo dio.

Uztailaren 2an bertan, 600 ibilgailu dituen Tourraren publizitate-karabana 14:50ean sartuko da Mendelutik korrikalariak baino lehen, eta 16:26an lasterketa. Goizeko 11:30etik aurrera, ibilgailuen zirkulazioa erabat etengo da probaren ibilbidearekin bat egiten duten tokietan. Egoiliarrei baino ez zaie pasatzen utziko, justifikatutako arrazoiekin. Halaber, Amuteko zubitik trafikoa etengo da.

Oinezkoentzako lau ibilbide prestatuko dira: lehena, Amuten, landa-eremutik Guadalupera igotzeko; bigarrena, Txiplao ingurutik igotzeko eta Zimizargatik igotzeko, landa-eremutik Guadalupera iristeko; eta azken biak, hiriaren ekialdetik, Madalengaineko eskailera mekanikoetatik edo Hondartza kiroldegitik, landa-eremutik igotzeko, lasterketaren ibilbidera inoiz hurbildu gabe.

Ordu bete geroago, 12: 30ean, karrika, kale-aho, bide, garaje eta lasterketaren ibilbidearekin bat egiten duten gainerako bide guztiak moztuta egongo dira, eta, beraz, ezingo dira erabili lasterketa amaitu arte, 17:00ak aldera gutxi gorabehera. 13:30ean, zirkulazioa zorrotz etengo da lasterketaren ibilbidearekin bat egiten duten leku guztietan. Une horretatik aurrera ere ezingo da oinez zeharkatu probaren trazadura, inola ere.

Hurrengo egunean, uztailaren 3an (astelehena), lasterketa eguerdian igaroko da Irundik, 16:00etan, eta trafikoan eragin handia izatea espero da eskualde osoan.

Informazio osoa: www.hondarribia.eus/TOUR

Gure Esku Dago-ren aldarrikapen ekimena

Gure Esku Dagok Tourrak Euskal Herrian egingo dituen egunak aprobetxatuz, hainbat aldarrikapen ekimen egingo ditu. Horien artean, Labreder inguruan Euskal Herri osotik dabilen furgoneta jarriko du, espreski egin diren ikurriñak salduko direlarik bertan. Gutxi gora behera, furgoneta 10:00etatik lasterketa igaro arte.

Frantziako Tourra dela eta, Bidasoan ekimen bereziak antolatu dira, bi aldeetan euskaldunak bizi garela eta aldarrikapen ugari dituen herria garela erakusteko. Gure Eskurentzat berebiziko garrantzia dauka bi errelato desberdin gurutzatzen diren espazio horretan geure herriaren izaeraren erakustaldia egitea, geure koloreak eta ikurrak presente egotea. Tourreko antolatzaileentzat bertan amaitzen da Espainiako zatia eta Frantziara sartuko da. Guretzat dena da Euskal Herria, Bidasoa ez da muga, zubia baizik eta herri honen jarraipena irudikatuko nahi dugu” esan dute Gure Esku Dagotik.