Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Gazteria

Aplikazio habiaratuak

Agenda • listado interior

Agenda

Eduki publikatzailea

Atzealdea Tira Buzoia

2021-03-09
Asteko tira komikoa

 “Tira-Buzoia” hilabete honetan Gaztelekua eta Gazteen Zerbitzuaren artean martxan jarritako proiektu berria da. Irripar bat atera diezaguketen irudiez haratago, espazio fisiko nahiz birtual honetan gazteak pentsarazten jarri nahi ditugu, hausnarketa espazio bat proposatzea dugu helburu.  Astero, landu nahi ditugun gai ezberdinez aritzeko artista grafiko ezberdinek egindako tira komikoez baliatuko gara.  

Aukeratutako irudiarekin batera  galdera sorta bat proposatzen dugu, planteatutako tiraren inguruan hausnarketa egiten lagundu ahal izateko. Bertan erantzutea librea izango da, beharturik egon gabe, baina ziur gazteak buruari eragiten jarriko dituela. Gainera elkarren artean zein hezitzaileekin komentatzeko edota eztabaidatzeko aukera egongo da, nola ez!  Inor axolagebe geratzea espero dugu.

Tira-buzoia proiektuari, gaztelekuan bere espazioa esleitu zaio, astero gaztelekuko kortxoan, tira eta galderak zintizilikatuko ditugu. Aste osoz irudi ezberdin bat edukiko dugu gure burua martxan jarri ahal izateko.

Dena den, garai berriei egokitu nahian, aukeratutako tirak publiko zabalago batekin elkarbanatu asmoz, ziber Tira-buzoia martxan jarri dugu bi zerbitzuen instagrametan: @gazteenzerbitzua eta  @sainduagaztelekua. Bertan, asteko tira komikoa ikusteaz gain parte hartzeko aukera luzatuko da ere.