Aplikazio habiaratuak
Menu aviso obras
Abisuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Talaia Alai proiektuko obrak
Talaia Alai proiektuaren egokitzapen eta hobekuntza lanak bihar, urtarrilak 30, hasiko dira eta otsailaren 8ra arte luzatuko dira. Esku-hartze hauek hainbat egunetan ibilgailu motordunen joan-etorrietan afekzioak sortuko dituzte:
Urtarrilak 30 eta otsailak 1: Espaloiak handitzeko markatze lanak egingo dira eta ez da kalerik itxiko. Lan hauek egiten diren bitartean trafikoa jarraitu ahal izateko, koordinazio puntu bat ezarriko da.
Otsailak 1 eta 2: Margo lanak mugatutako GUNE BERDEAN. Trafikoan zuzeneko afekzioak izango dira, errepidea itxiko bait da. Ala ere, bizilagunak eta eskola erabiltzaile pasatzen jarraitu ahal izango dute. Jarraitu beharreko ibilbide zehatza zonako seinaleen bidez adieraziko da, eta obrako lantaldeak inguruko trafikoa koordinatzen lagunduko du.
Otsailak 5 eta 6: Margo lanak mugatutako GUNE MOREAN. Trafikoan zuzeneko afekzioak izango dira, errepidea itxiko bait da. Ala ere, bizilagunak eta eskola erabiltzaile pasatzen jarraitu ahal izango dute. Jarraitu beharreko ibilbide zehatza zonako seinaleen bidez adieraziko da, eta obrako lantaldeak inguruko trafikoa koordinatzen lagunduko du.
Otsailak 7 eta 8: Sinboloak eta oinezkoen pasabideak margotzeko lan txikiak. Ez da bidea oro har moztuko, baina desbideratze txikiak edo noizbehinkako mozketak egon daitezkeela aurreikusten da.
Otsailaren 8tik aurrera, seinale bertikalak jartzeko eta xehetasun zehatzak pintatzeko lanei ekingo zaie. Ez da aurreikusten inguruko zirkulazioan eraginik izango duenik. Era berean, inguruan altzari berriak jartzeko lanei ekingo zaie.
Obrak egiten diren egunetan, Udaltzaingoak koordinazio-lanak egingo ditu; izan ere, ezin izango da autorik aparkatu eragindako eremuan.
Obretan sor daitezkeen gorabeherak Udalaren webguneko "MUGIKORTASUN ABISUAK" atalaren bidez jakinaraziko dira.