Aplikazio habiaratuak
Agenda
Atzealdea Tailerra. Ezagutu zure etxeko kontsumo elektrikoaren gakoak eta ez erotu tarifa berriekin
Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak, OTC Gipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoaren bidez, Hondarribiko Udalarekin elkarlanean, ENERGIA ARGITU programaren baitan, etxeko kontsumoa tarifa elektriko berrietara nola egokitu ikasteko eta hortik abiatuz erabaki egokiak hartzeko balio duen tailerra antolatu du ekainaren 3an, 18:30tan, Kultur Etxeko 103. Aretoan.
Kontsumo datuak ezagutzea ezinbestekoa da kontsumo hori murrizteko, aplikatzen zaigun tarifa egokitzeko eta kontratatu dugun potentzia egokia ote den egiaztatzeko.
Tailer honetan herritarrei erakutsiko zaie hori nola egin, zehazki gai hauek landuz:
- Fakturaren gakoak: Saleroslea/banatzailea, energiaren jatorria, prezioak, potentzia, bidesariak, tarifen eta ordutegiaren gakoak.
- Nola eskuratu norberaren argindar kontsumoaren datuak: HPKUa eta kontagailu adimendunak.
- Nola murriztu eta nola birbanatu kontsumoa eta nola aukeratu tarifarik egokiena: kontsumo datuak deskargatu eta aztertzeko aukera).
- Nola egiaztatu kontratatuta daukagun potentzia benetan egokia dela.
Izen ematea
- Maiatzak 30 baino lehen.
- energiabulegoa@gipuzkoa.eus
- Tel: 628 53 23 03 - 9:00-15:00 Astelehenetik ostiralera.
Informazio erlazionatua
Energia Argitu
Energia Argitu da OTC Gipuzkoako Eraldaketa Energetikoko Bulegoak bultzatzen duen jardueretako bat. Bulego hori Europar Batasuneko Next Generation EB funtsek finantzatzen dute, eta Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak (IDAE) kudeatzen ditu, Espainiako Gobernuaren Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana betez.
Energia Argitu programaren helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzeko, eraginkortasuna handitzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko tresnak eskura jartzea da.
