Aplikazio habiaratuak
Menu Kultura - Kultura
Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Tailerra: Marrazketa eta ilustrazio naturalista tailerra
Ezagutu marrazkiaren bidez zure ingurunearekin harremanetan jartzeko modu berri bat. Tailer honetan Jaitzubia inguruko espezieak teknika eta ariketa ezberdinekin ilustratzen ikasiko duzu Raúl Domínguez Pazo ilustratzailearen eskutik. Ezagutu lehen eskutik ilustrazio zientifikoa landa-irteera batean, landareen eta animalien berezko habitataren apunteak hartzeko. Tailerra publiko orori zuzenduta dago, eta ez da beharrezkoa aldez aurretik esperientziarik eta marrazketa ezagutzarik edukitzea.
Ez da beharrezkoa material espezifikoa eramatea (tailerrean emango da), baina nahiago baduzu, zeure marrazki-koadernoa eta materialak ekar ditzakezu.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren babesa jaso duen proiektua
Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak kofinantzatutako eragiketa





