Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Santa Maria Ateaurreko harresi eta fosoetako argiztapen ornamentalean hobekuntzak egin ditu Udalak

2019-10-22
Udala harresietako eta bertako fosoetako argiztapen proiektu batekin lanean dabil azken aldiotan. Hala eman du aditzera Juan Mari Altunak, Zerbitzuetako zinegotziak.

Udala harresietako eta bertako fosoetako argiztapen proiektu batekin lanean dabil azken aldiotan. Hala eman du aditzera Juan Mari Altunak, Zerbitzuetako zinegotziak.

“Azken egunotan frogak egiten ari gara, Santa Maria ateaurreko gaueko argiztapenarekin hain zuzen ere. Argiztapen ornamentala deitzen duguna indartzen ari gara, beti ere kontsumo baxuko argiekin. Gure helburua, Hondarribiak daukan altxor eder honi merezi duen edertasuna ematea da”.

“Aurrekontu osoa 37.000 eurokoa da, prozesu osoa sartzen delarik bertan, hau da materialearen erosketa eta instalakuntza lanak” amaitu du Altunak.