Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea San Telmo gaztelua lehentasunez eskuratzeko prozesua urrats berri bat eman du gaurko Plenoak

Gaur goizean burutu den ezohiko osoko bilkurak aho batez 6/2022 aurrekontu aldaketa kreditu gehigarri bidez onartzeko proposamena onartu du. Presazko eta urgentziazko deialdia izan da eta hala berretsi da hasieran.
“Gaia jakina da” esan du Txomin Sagarzazu Alkateak. “San Telmo gaztelua saltzeko asmoa dute bere jabeek, eta administrazioak eraikina lehentasunez eskuratzeko eskubidea duenez, otsailaren 24ko Plenoan alderdi guztiek onartu egin genuen eskubide hori baliatu nahi genuela. Udal teknikariak beharrezkoak diren txostenak idazten ari dira, epeak aurrera doaz eta.
Hala, asteazkenean batzordean onartu ondoren, gaurkoan zuzkidura ekonomikoa onartu egin dugu, erosketa prozesu horretan aurrera jarraitzeko, hala markatzen du eta legediak. 3’5 milioi euroko kopurua erabili nahi da aurrera egiteko. Prozesua konplexua da eta nahitaez apirilak 3 aurretik egin behar da dena. Gaur onartu den behin-behineko onarpenarekin Gipuzkoako Aldizkari Ofizialera bidali behar da, 15 egunetako epea igarota, gero berriz Pleno batera eraman behin-betiko onarpena egiteko.
Alderdi guztiek aldeko bozka eman dute botaketan. Eskerrak eman nahi dizkiet alderdi guztiei egindako ahaleginarengatik. Ahalik eta epe laburrenean gu guztion lankidetza beharko dugu eta hala izango dela ziur nago” amaitu du Sagarzazu Alkateak.