Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea San Marko eguna dela eta arauak betetzen jarraitu behar dela gogoratu du Udalak

2021-04-21
Igande honetan, apirilaren 25ean, San Marko egunean, Hondarribiak 'Opila Eguna' ospatuko du berriro, eta pandemiak erabat baldintzatuko du bigarren urtez jarraian.

Igande honetan, apirilaren 25ean, San Marko egunean, Hondarribiak 'Opila Eguna' ospatuko du berriro, eta pandemiak erabat baldintzatuko du bigarren urtez jarraian.

Horrela, "ez da opilaren bedeinkapenik izango Hondarribiko parrokian", dio Maria Serrano Udaleko Gazteria zinegotziak. "Herritarrei gogorarazi nahi diegu Hondarribia zein egoeratan dagoen, eremu gorrian eta horrek dakartzan murrizketekin".

"Gogoratu nahi dugu ez dela pilaketarik egin behar opilak erostera eta jasotzera joatean, gozotegietan ematen dizkiguten argibideei kasu eginez beti. Gainera, igandean bertan, Guadalupera edo beste edonora joango diren familiek kontuan izan behar dute ezin direla 4 pertsonatik gorako taldeetan egon (bizikideak izan ezik), eta edozein pilaketa saihestu behar dutela"dio Serranok.

Prebentzio-lana

“Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak hainbat jardunaldi egin ditu ikastetxeetan, iaz udan landu zen gaia erabiliz: "Aurten gutxi hobe da". Gaur bertan aktibatuko da kanpaina bat sare sozialetan mezu honekin".

"San Marko egunari dagokionez, prebentzio komunitarioak pandemiagatik une honetan ditugun murrizketak azpimarratu ditu: taldeka egoterik ez dagoela gogoratzea bezala, maskara nahitaez erabiltzea denok ezagutzen ditugun murrizketak dira, baina beti da beharrezkoa gogoratzea. Osasundu Hondarribia kanpainan iragarri zen bezala, hondarribiarraren jokabide arduratsuaren garrantzia funtsezkoa da une honetan".