Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Samina Mercedes Iridoy Olascoagaren heriotza dela eta

Mercedes Iridoy Olascoaga gaur bertan zendu da gure hirian, 98 urterekin.
1973 eta 1977 urteen bitartean Hondarribiko Alkate izan zen Mercedes Iridoy. Erronka handiei egin behar izan zien aurre, garai politiko nahasia zelako, eta Hondarribiko Udalaren egoera ekonomikoa larria zelako. Oztopoak-oztopo, herriaren hazkundea sustatu zuen. Proiektu esanguratsuak aurrera eraman ahal izan zituen, Pedro Aguinagalde eskola (egun Bordari Ikastetxea), edo Itsas Etxea anbulategia, besteak beste.
2016an Hondarribiko Udalak urrezko intsignia eman zion Lourdes Zubeldiarekin batera, XX. eta XXI. mendearen hasieran Hondarribiko emakumeek gizartearen onerako egindako lana egoki ordezkatu izanagatik, antolakuntzaren, bizikidetzaren, adierazpenaren eta sorkuntzaren alorretan.
Udalak bere familiko eta hurbilekoei hurbiltasuna eta samina adierazi nahi die.