Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Samina Alfonso Sastreren heriotza dela eta

2021-09-17
Alfonso Sastre Salvador idazle, dramaturgo, gidoigile eta editorea zendu berri da Hondarribian. 95 urte zituen.

Alfonso Sastre Salvador idazle, dramaturgo, gidoigile eta editorea zendu berri da Hondarribian. 95 urte zituen.

1926an Madrilen jaiotakoa, 70. hamarkadatik Hondarribian bizi zen Sastre, eta asko dira bere bizitza luzean zehar Hondarribitik egin eta argitaratutako lanak. Besteak beste, 1986an Antzerkiaren Sari Nazionala jaso zuen.

Udalak Sastreren hainbat ekimenekin bat egin du, azkena pasatako otsailaren 20an, Sastrek 95 urte bete baina egun gutxi lehenago, ‘Zutoin Beltza’ antzezlanarekin batera Sastre eta bere bikotekide zen Eva Foresti omenaldia egin zitzaiolarik. Aurretik, 2014ko maiatzaren 19an beste omenaldi bat egin zitzaion Itsas Etxea Auditoriumean eta 2008an Udaletxeko Areto Nagusian.

Hondarribiko Udalak bere familiko eta hurbilekoei hurbiltasuna eta samina adierazi nahi die.