Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Sabino Arana kaleko lanak ez dira uztailean etengo irailean ikasturtea hasterakoan aurreratuagoak egon daitezen

2023-07-11
Helburua irailean hasiko den ikasturterako ahalik eta aurreratuen egotea da, afekzioak ahalik eta gutxien izan daitezen

Duela 15 hilabete hasi zen ‘Kalez Kale Hondarribia hobetzen' lan-programa azken urratsak ematen ari da. Sabino Arana, Axular, Irun eta Bidasoa pasealekuan dabil azken hileotan, eta azken egunetan Irun kaletik Sabino Arana kalearen amaiera arte ari dira. Obren Informazio-emate aurkezpenean Igor Enparan Alkatea, Estitxu Urtizberea Lehen Alkateordea, Nerea Alvarez Udaleko Arkitekto Teknikoa eta Patxi Aristizabal Udaltzainburua izan dira.

“Lurpeko hoditeria berritzerakoan, Txingudiko Zerbitzuak egiten ari den lanetan ezustekoak egon dira, eta horrek proiektuaren epeetan atzerapenak ekarri dizkigu. Hala, Udaletik erabaki behar genuen orain lanak bertan behera utzi eta irailean berriz ere hasi, edota orain lanekin jarraitu, irailean ikasturtea hasten denean  eskolei eta bertako joan-etorriei ahalik eta kalte gutxien egiteko. Azken hau erabaki dugu, eta beraz, uztailean zehar lanak ahalik eta gehien aurreratuko ditugu” zehaztu du Estitxu Urtizberea Alkateordeak.

Ikastetxeen joan-etorriak

Uste dugu udan zehar obrak ere egin daitezkeela hiri erdian, eta horregatik mantendu nahi dugu egindakoa eta aurrera egin udaran. Etengabe ari gara lanean, eta gure asmoa esandakoa da, Egiluze Ikastetxean eta Ama Guadalupekoa Ikastetxean irailaren erdialdean ikasturtea hasita dagoenean, aurrerapausoa nabaritu dadin eta proiektua amaitzeko azken urratsak gera daitezen soilik.

Gogoratu nahi dut Udalak Iazko martxoan hasi zuela ‘Kalez Kale Hondarribia hobetzen' ekintza plan integrala, Hondarribiarentzat mugikortasun bidezkoagoa, iraunkorragoa eta seguruagoa lortu nahi duena, edozein garraiobide erabiltzen dela ere. Ordutik, Hondarribiko hainbat gune hobetu direla ikusi dugu, oinezkoa eta bizikleta lehenetsiz, ondoren garraio publikoa, eta azkenik, ibilgailu pribatua.

Azken fase honen aurrekontua 930.505,22 eurokoa da, eta esku hartzeko epea 6 hilabetekoa. "Esandako arrazoiak direla eta, epeak ezin izango dira bete eta abuztuan langileen oporraldia dela kontutan izanik, Udalaren asmoa azaroan amaituta egotea da. Orain geratuko bagina, 2024ko otsailean amaituko genuke obra” amaitu du Urtizberea Alkateordeak.