Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Sabino Arana, Axular, Irun eta Bidasoa Ibilbidearekin 'Kalez Kale Hondarribia hobetzen' azken fasean sartu da

Proiektu integrala 2022ko martxoan hasi zen, eta Hondarribian zehar hobekuntza lanak egin ditu.

2023·01·17

Bere ibilbidea hasi eta ia 9 hilabetera, ‘Kalez Kale Hondarribia hobetzen' lan-programak bosgarren eta azken urratsa hasi du, hiriaren erdigunean esku hartuz, zehazki Sabino Arana, Axular, Irun eta Bidasoa pasealekuan. Obren Informazio-emate aurkezpenean Juan Luis SIlanes Ingurumen zinegotziak eta Gonzalo Carrión Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak parte hartu dute.

Juan Luis SIlanes zinegotziak hartu du hitza. “Iazko martxoaren hasieran aurkeztu genuen ‘Kalez Kale Hondarribia hobetzen' ekintza plan integrala, Hondarribiarentzat mugikortasun bidezkoagoa, iraunkorragoa eta seguruagoa lortu nahi duena, edozein garraiobide erabiltzen dela ere. Ordutik, Hondarribiko hainbat gune hobetu direla ikusi ahal izan dugu, oinezkoa eta bizikleta lehenetsiz, ondoren garraio publikoa, eta azkenik, ibilgailu pribatua.

Errepaso azkar bat eginez, berebiziko garrantzia duen proiektu hau hasi zenetik, Udaletik Gibeleta kalea berrurbanizatu dugu Mendelun, baita Kosta kalean, Txiplao Industrialdearen inguruan, Errebellin kalean, Harresilanda kalean, Donostia kalean, eta berrikiago, Nestor Basterretxea eta Baserritar Etorbidea kaleetan.

Orain, ‘Kalez Kale Hondarribia hobetzen’ Sabino Arana, Axular eta Irun kaleetara eta Bidasoa Pasealekura iritsi da, hiriaren erdigunean, non beti dagoen trafiko-bolumen handiena. Badakigu eguneroko trafikoarekiko afekzioak handiak izango direla, eta presentzia komunikatibo handia izaten jarraituko dugu, bai prentsa, bai web eta sare sozialen bidez, herritarrak jakinaren gainean egon daitezen” zehaztu du Silanesek.

Segurtasuna eskola-inguruneetan

“Espaloiak sendotu eta handituko ditugu, ikuspena hobetuko dugu bolardoak kenduta eta gurutzeak sendotuta, zintarriak kenduko ditugu eta oinezkoentzako pasabideak indartuko ditugu plataformak sortuz, oinezkoei lehentasuna emanez beti. Plataformak 20 km/ordura murriztuta, Egiluze eta Ama Guadalupekoa eskola-inguruneen iragazkortasuna, jarraitutasuna eta segurtasuna hobetuko ditugu, Talaia Bordari eta Talaia Biterin egin dugun bezala, eskola-ibilbide eta -korridore seguruak sortzeko estrategia indartuz.

Gainera, Ama Guadalupekoa (San Kristobal plaza) parean dagoen baranda kenduko da, eta Hondarribiko bizikleta sarea hobetu eta sendotuko da, Sabin Arana eta Bidasoa bizikleta bide bihurtuz. Bi eremuak 30 km/ordukoak izango dira, eta txirrindularitzari emango zaio lehentasuna. Helburua segurtasuna hobetzea da, trafikoa baretzeko neurriak ezarriz, galtzadaren zabalera murriztuz eta autobus-geltokia birkokatuz.

Hiriaren erdigunean

Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi Gonzalo Carrionek proiektuaren bosgarren faseari buruzko informazio gehiago eman du. “Helburua da esku hartzea eta erdialdeko kaleak hobetzea, hala nola Sabino Arana, Bidasoa Ibilbidea, Axular kalea eta Irun kalea.

Interbentzio puntualetan izan ezik, bideak zirkulaziorako irekita egongo dira. Nabarmendu nahi dut orain arte hainbat zailtasunekin topo egin dugula, hala nola Txingudiko Zerbitzuak kanalizazio bat ordezkatu beharra, eta Irun Kalean zuloak agertu direla. Hori dela eta, trafiko astunarentzat hainbat mozketa egin behar izan ditugu, hala nola autobusei zuzenduak. Sentitzen dugu herritarrei eragindako eragozpenak, eta espero dugu laster konponduko direla” esan du Carrion zinegotziak.

Alde batetik, Sabino Arana kalean oinezkoentzako plataformak egongo direla azpimarratu nahi nuke. Asfalto inprimatua dute, beste kolore batekin margotuta, eta Baserritar Etorbidean eta Harresilanda kalean dagoeneko egin dugu lan programa horren barruan. Seinale bereziak izango dituzte eta semaforoak jarriko dira zuhurtziazko neurri gisa. Herritarrei gogorarazi behar zaie, nahiz eta seinale berri samarrak izan, zuhurrak eta errespetuzkoak izan behar dugula. Plataforma horietan gehieneko abiadura 20 km/ordukoa da, eta lehentasuna oinezkoena da beti. Beti bilatzen dugu oinezkoen segurtasuna.

Bestalde, autobusaren geltoki berria metro batzuk lekuz aldatuko da Sabino Arana kalean, Alde Zaharreko bizilagunei irispena erreztuz, hurbilago izango dute eta geltokia. Linea batzuen geralekuan aldaketak egongo dira, adibidez, baina aldaketa horiek obra amaitzean egingo dira, eta aldez aurretik behar bezala informatuko dugu.

Bosgarren fasearen aurrekontua 930.505,22 eurokoa da. 'Kalez Kale Hondarribia Hobetzen' programaren guztizko kopurua 3.329.404,07 eurokoa da, eta espero dugu azken fasea, hasi berria dena, ekainean amaitzea.