Aplikazio habiaratuak
Menu Kultura - Kultura
Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Ruper Ordorika
Ruper Ordorika ahots bereziko kantaria dugu, musikaltasun oparoaz gain, testu bikainak lantzen dituena. Bere ibilbidean, disko haundiak osatu ditu bai bere kantu ezagunekin, bai eta “Hiru Truku” taldearekin, Euskal Herriko kantu zaharrei buruzko hiru, hain zuzen.
Ruper Ordorika maila gorenean dabil euskal musikan, dela berak idatzitako kantuekin, dela Bernardo Atxaga edo Joseba Sarrionandia bezalako idazleen testuekin. Oihartzun sakoneko abesti-egilea dugu.
Bere lanak sari asko jaso ditu:(Adarra Saria, Premios de La Música 2010, Premio Música independiente 2019…) eta musikari handiekin jo izan du bere ibilbidean: Mikel Laboa, Ben Monder, Martin Carthy, Jamie Saft, Kenny Wollesen, Quimi Portet...Ekoizpen lanak ere burutu ditu: Hertzainak, Emilio Cao...
Oraingoan Ruper Ordorika horrela arituko zaigu: ahots eta gitarra soilez. Kontzertu berezia… Era elektrikoan nahiz era akustikoan mugak gainditzeko gai den musikaria dela erakutsi du Ruper Ordorikak.





