Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Menu Gazteria

Aplikazio habiaratuak

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea Izan Gaztelekuaren programaren parte! Proposamenak biltzeko prozesu irekia

2026-09-15
12 eta 17 urteko gazteei zuzendua, irailaren 25ean, 18:00etatik 20:00etara, Saindua eraikinean (Jaizkibel hiribidea 19) Gaztelekuaren programa zehazteko prozesu irekia egingo da.

12 eta 17 urteko gazteei zuzendua, irailaren 25ean, 18:00etatik 20:00etara, Saindua eraikinean (Jaizkibel hiribidea 19) Gaztelekuaren programa zehazteko prozesu irekia egingo da.

Topaketa horren helburua gazteen iritziak, proposamenak eta ideiak jasotzea da, gaztelekua espazioa eta bertan garatuko diren programak eta jarduerak gazteen behar eta interesetara egokitzeko.

Hona hemen garatuko dugun dinamika:

  • 18:00 – Ateak zabalik. Saindua eraikina eta espazioak ezagutzeko aukera.
  • 18:15 – Bisita gidatua. Eraikinaren eta erabilgarri dauden guneen inguruko azalpenak.
  • 18:30 – Zer da gaztelekua? Gaztelekuaren inguruko informazioa eta hausnarketa.
  • 18:45 – Talde-dinamika. Gazteen proposamenak eta ideiak jasotzeko dinamika.
  • 19:30 – Agurra eta askaria. Amaieran mokadutxo bat elkarrekin hartuko dugu.

Sarrera librea izango da, eta gazteak bakarka edo lagunekin etor daitezke. Ez da beharrezkoa aurrez izena ematea.

Saioaren bidez, gazteek gaztelekuaren programaren inguruko prozesuan parte hartu, euren iritzia eman eta etorkizuneko jardueretan eragiteko aukera izango dute.

Data: irailak 25
Ordua: 18:00–20:00
Lekua: Saindua, Jaizkibel hiribidea 19
Adina: 12–17 urte
Sarrera: librea