Gaurkotasuna
Gaurkotasunaren xehetasuna
Portua auzoko proiektu pilotoaren inguruko Mugikortasun Mahaiaren balorazio positiboa
2021·11·09
Udalak balorazio positiboa egiten du joan den asteazkenez elkartu zen Mugikortasun Mahaiaren inguruan. Gogoratu behar da orain artean Udaletxeko Areto Nagusian batzartu bada ere, oraingoan Itsas Etxea Auditoriumean izan zela hitzordua, Portua proiektuaren inguruan joan zelako eta ikusmin handia sortu zuelako. Hala esan du Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak.
“100 pertsona inguru elkartu ginen. 22. bilera zuen Mugikortasun Mahaiaren ibilbidea gogoratu genuen lehenik eta Portua proiektu pilotoaren xehetasun guztiak eman genituen Talde Teknikoaren laguntzarekin. Ondoren galderen unea iritsi zen eta erizpide desberdinak agertu ziren. Denak entzun eta erantzun genituen.
Gogoratu nahi dut urrian proiektu piloto hau abian jarri genuela, eta eten egin genuela Mugikortasun Mahaian jorratu arte. Udalak gaiaren lanketarekin jarraituko du eta hemendik aste batzutara beste bilera bat deituko dugu, denon arteko partehartzea garrantzitsua baita guretzat.