Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Plenoak Bienvenida Emazabel Susperregik Portua auzoan plaza bat izatea onartu zuen

Atzo arratsaldez hiru ordu pasatxo iraun zuen Osoko Bilkurak Santiago eta San Pedro kaleen artean dagoen guneari ‘Bienvenida Emazabel Susperregi plaza’ deitzea onartu zuen. Hortaz gain, 2021eko Kontu Orokorra onartu zen, eta Etxez Etxeko laguntza zerbitzu kontratua urtebetez luzatzeko proposamena aurrera atera zen.

2022·06·23

Atzo arratsaldez hiru ordu pasatxo iraun zuen Osoko Bilkurak Santiago eta San Pedro kaleen artean dagoen guneari ‘Bienvenida Emazabel Susperregi plaza’ deitzea onartu zuen. Hortaz gain, 2021eko Kontu Orokorra onartu zen, eta Etxez Etxeko laguntza zerbitzu kontratua urtebetez luzatzeko proposamena aurrera atera zen.

Plenoa hasi aurretik, minutu bateko isilunea gorde zen asteburuan Bidasoako uretan itota hil den Abderraman Bas migratzailea gogoratzeko. Jarraian, udal eraikinak garbitzen dituzten emakume garbitzaileek hartu zuten hitza, bere egoera zein den azaltzeko. Zenbait asteetako grebaren ondoren, bere aldarrikapenak ez badira kontutan hartzen greba deialdia abuztuak 30 arte luzatuko dutela esan zuten.

ABOTSANITZ eta EH BILDUk aurkeztutako proposamena zen, eta bi alderdi hauen eta PSE-EEren aldeko bozka izan zuen eta EAJren aurkakoa. “Ez gaude ados esaten den inmobilismoarekin. 30 urtetan bost enpresa aritu dira garbitzaile lanak egiten, gatazka desberdinak egon dira eta denetan konponbidea aurkitu da. Azken asteotan bilerak egiten ari gara, Gobernu Taldea prest dago elkarrizketan aritzeko eta egon daitezken arazoak konpontzen laguntzeko, orain arte bezala. Langileek eta enpresak negoziatzen dutena prest gaude entzuteko eta aztertzeko” esan zuen Juan Mari Altuna Alkateordeak.

Jarraian 2021eko Kontu Orokorra aurrera atera zen. EAJk alde bozkatu zuen, eta oposizioko alderdiek aurka bozkatu zuten, “aurrekontuek ez baitute irudikatzen zein den herriaren egoera. Onartzen den kopuruaren kopuru handi bat exekutatzeko ez da gai Udal Gobernu Taldea”.

Plaza berria Portuan

EAJ eta ABOTSANITZ alde agertu ziren Bienvenida Emazabel Susperregiri Portua auzoan plaza bat eskaintzeko puntuarekin. PSE-EE eta EH BILDU abstenitu egin ziren. Gotzone Larrarte Berdintasun zinegotziak esan zuenez “emakume polifazetikoa zen, Portua auzoaren eta Santa Maria Magdalenako erreferente nagusietako bat, emakumeen ikusgarritasuna oso txikia zenean”.

Etxez etxeko laguntza zerbitzu kontratua luzatzeko proposamena aurrera atera zen. Alde agertu ziren EAJ, PSE-EE eta EH BILDU, eta aurkako bozka eman zuen ABOTSANITZek, “ez bait gaude ados hain garrantzitsua den eta garrantzitsuagoa izango den zerbitzua azpikontratatua izatearekin”.

Ez ziren aurrera atera aurkeztu ziren bost mozioak. EH Bildu udal taldeak aurkezturikoa herrietako Osakidetzaren osasun etxeak itxitzearen aurka eta osasun sistema publikoa indartzeari buruz, PSE-EErena kirol-kaietako amarreak arautzeko beharraz, ABOTSANITZen mozioa zerbitzuen kontratazioari buruz, ezta talde berak aurkeztutako azken biak ere. Lehena Arkolla auzoko saneamendu lanak burutzeko, eta bigarrena etxebizitzak birgaitzeko dirulaguntza lerro berria Dirulaguntza Plan Estrategikoan sartzeko asmoarekin.