Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Plenoak ahobatez onartu du San Telmo gaztelua kostu bidez eskuratzeko aukera baliatzea

Gaur Udaletxean egin den premiazko eta ezohiko osoko bilkurak aho batez onartu du San Telmo gaztelua kostu bidez eskuratzea, 3 '5 milioi euroko balioarekin, Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 1eko lehentasunez erosteko eskubidea erabiltzeko ebazpenaren arabera. Saio azkarra ia ordu laurdenean bideratu da.
Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak gogora ekarri ditu Udalak higiezinaren salmentaren berri izan zuenetik prozesuan egindako urratsak. “Lehenbailehen lan egin dugu beharrezko urratsak emanez, eta atzo Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean martxoaren 11ko aurreko Osoko Bilkuran onartutako diru-kopurua erabiltzeko aukera argitaratu ondoren, gaur San Telmo gaztelua kostu bidez erosteko aukerarekin aurrera egitea onartu dugu.
Eskerrak eman nahi dizkiet alderdi politiko guztiei, denok ados gaudelako eta aktiboki lan egin dugulako. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiet gaian aritu diren udal teknikariei denbora gutxian administrazio-prozesu korapilatsu bati irtenbidea ematea lortu dutelako.
Plenoak onartu du Alkateari ahalmena ematea erosteko eskritura publikoa egiteko, eta erabakia interesdun guztiei jakinaraztea.