Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Pertsona eta familiei arreta izan dira Gizarte Zerbitzuen helburu nagusia 2022. urtean

2023-02-08
Etxez Etxeko Zerbitzuen, Bidez Bide-ren, eta Gizarte Larrialdietako laguntzen garrantzia azpimarratu du Gotzone Larrarte zinegotziak, besteak beste.

“Gizarte-zerbitzuetako sailaren azken urtearen errepasoa egin nahiko  nuke” esan du Gotzone Larrarte Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak.

”Izan ere, sail horrek aktiboki lan egiten du, iaz bezala, 1800 eskaera baino gehiagori erantzun ahal izateko. Duela bi urte bizitako pandemiak Saila baldintzatu egin zuen, eta berregokitzen jakin zuen. Premia berrietara egokitzeko arintasuna izan genuen, une zail horietan gure herritarrengandik gertu egon gara, eta helburu berak izaten jarraitu dugu: gure herritarren ongizatea hobetzea eta herritarren bizi-kalitatea hobetzea, hori baita gure lana eta hori baita agintaldi-planaren ardatzetako bat” esan du Larrarte zinegotziak.

“Lau bloke nabarmendu nahi nituzke errepaso eta balantzea egiteko orduan:

* Etxez Etxeko zerbitzua

* Hondarribia Bidez Bide zerbitzua

* Gizarte Larrialdietarako laguntzak
* Beste zenbait proiektu garrantzitsu

 

ETXEZ ETXEKO ZERBITZUA

Etxez etxe ematen den laguntza-zerbitzua da, eta Udal Gobernu Taldeak oso apustu garrantzitsua egin du zerbitzu honetan. Astelehenetik igandera eskaintzen da, bere intentsitatea handitu egin da eta diru-sarreren arabera gehienez ere 15 euroko prezioan eskaintzen da.

Etxeko lanetarako zein erabilera pertsonaleko zerbitzua da, erreferentziazko gizarte-langileak balioetsia. 2022. urtean  115 etxeetan eman da zerbitzua  eta 720.636,16€ inbertitu ditu Udalak.

HONDARRIBIA BIDEZ BIDE ZERBITZUA

Zerbitzu hau iaz jarri genuen martxan, eta eskariaren araberako garraio-zerbitzu bat da, landa-eremurako eta udalerritik urrunen dauden auzoetarako.

Garraio horrek 1.000 zerbitzu inguru egin ditu dagoeneko, eta erabiltzaileek oso ontzat edo bikaintzat jotzen dute. Horren aldeko apustua egin dugu, eta etorkizunari begira hori indartzea baloratzen ari gara.

GIZARTE LARRIALDIETARAKO LAGUNTZAK

Aldizkakoak ez diren prestazio ekonomikoak eta dirulaguntzak dira, gizarte-bazterkeriako egoerak prebenitzeko, saihesteko edo arintzeko.

Pandemia igarota, joan den urtean normaltasunera itzuli gara, eta hori larrialdiko laguntzen izapidetzean islatu da. Esan dezakegu joan den urtean berriro mugitu garela 2019ko pandemia baino lehenagoko kopuruetan. 131 larrialdirako laguntza tramitatu ziren eta 199.660,93€ banatu zituen zituen Udalak.

BESTE ZENBAIT ATAL GARRANTZITSU

* Jaso ditugun 1800 eskaeren artean, denetatik daukagu Gizarte Zerbitzuen departamentuan. Mendekotasun balorazioak, desgaitasun  balorazioak, arreta goiztiarra, egoitzako plazak, eguneko zentroak, ezinduentzako  txartelak, Etxez Etxeko Laguntzak, Gizarte Larrialdietarako Laguntzak, BetiOn zerbitzua, DYArekin lankidetzan eskaintzen dugun kalez kale zerbitzua, eta beste zerbitzu batzuk; ezin ditut guztiak izendatu, asko baitira.

* Kasino Zaharrari dagokionez, normaltasunera itzuli gara zerbitzu egoki bat eskaintzen. Erronka garrantzitsua genuen  hainbat arrazoirengatik. Alde batetik, egin beharreko hobekuntza-lanak, bestalde Kasino Zaharreko juntak  kudeaketan autonomoagoak izateko egindako eskaerari erantzutea, eta horri denari, pandemia gehitu zitzaion. Obrak egin genituen, Kasinoko juntakideei  lagundu diegu elkartea eguneratzeko prozesu osoan eta Udala arduratu da jarduera guztiez 2023ko urtarrilera arte, haiek adierazi baitzuten urte hasieran elkartearen kudeaketa autonomiaz egiteko prest egongo zirela. Pozik gaude, eta oso ondo ari dira lanean jarduerak, txangoak... antolatzen. Guk kasino zaharraren aldeko apustua egiten jarraituko dugu erronka berriekin” zehaztu du Larrarte zinegotziak.

* 2022an Hondarribia Eremu Segurua kanpaina indartzen jarraitu dugu. Ostalari eta dendariekin kontzientziazio lanetan ari gara, eta une hauetan 200 saltoki baina gehiago atxikitu dira.
* Gogoan izan behar dugu, halaber, gizarte-bazterkeriako arriskuan edo egoeran dauden pertsonentzako eguneko arretarako eta gaueko harrerarako dispositibo bat dugula. Zerbitzu hori eskualde-mailan ematen da Irungo Zubia zentroan, eta horretarako 272.578,03€ inbertitu ditu Udalak, 1.072.133,16€ hain zuzen ere 2018an ateak ireki zituenetik.

* Era berean, esan dezaket iaz ez genuela Gobernuz Kanpoko Erakundeen dirulaguntzen deialdia egin eta aurten apirilerako atera nahi  dugula iragarri dezaket. Aurreko deialdian bezala, 2022ko eta 2023ko proiektuak aurkeztu ahal izango dira, eta 257.621 € bideratuko ditu Hondarribiko Udalak horretarako.

Amaitzeko, esan nahi nuke gure helburua dela pertsona erdigunean jartzea eta bere oinarrizko beharrei ahalik eta ondoen erantzutea. Hori dela eta, lanean ari gara saila indartzeko; aurten obrak lizitatuko dira leku irisgarriago batean kokatzeko, herritarrei zerbitzurik onena eman ahal izateko” amaitu du Gotzone Larrarte zinegotziak.