Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea

Paxa eta intxaurren bizkotxo integrala

Logo Azoka
3 ordu 45 min - 5 bizkotxo
  • 125 g gurin
  • 325 g gari irin integral
  • 50 g zekale irin integral
  • 275g panela edo azukre beltz
  • 300 g edo 6 unitate arrautza
  • 100 ml esne osoa nahiz freskoa
  • 50 ml olio
  • 150 g intxaur
  • 100 g bustitako paxak
  • Limoi edo laranja erdi baten birrindura
  • Gatz pixka bat
  • Hazi txigortuak
  • 8 g altxatzaile hautsa
Paxa eta intxaurren bizkotxo integrala

Elaborazioa

Hasteko, gurina hozkailutik atera epeltzen joateko. Ondoren, arrautzak hartu eta gorringoak eta zuringoak bereizi zuringoak hartu eta altxatzeko. Ondoren, poliki-poliki gorringoa, panela, eta limoi birrindua gehitu eta nahastu.

Geroago, esnea eta olioa gehitu poliki-poliki masaren altxadura jaitsi gabe. Gurina, gatza eta irina gehitu berdin-berdin.

Ondoren, masa hozkailuan gorde hiru orduz edo egun osoz. Masak hotza hartu duenean, labea 170º-tan piztu.

Moldeak prestatu eta guruinarekin igurtzi. Moldeen tamainaren hiru laurdenak masarekin bete eta hazi txigortuak masa gainetik bota. Masa labean egosi 25 minutuz. Azkenik, moldeak hozten direnean, bizkotxoa bertatik atera eta hozten utzi.

Errezeta: Amona Margarita Okindegia