Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Pasaiako eraiketa matxistaren aurrean adierazpena eta elkarretaratzea gaur

2024-12-02
Hondarribiko Udalak erabat gaitzesten du atzo Pasaian gertatutako erailketa matxista.

Pasaian emakume batek jasan duen azken erailketa matxistaren aurrean, Hondarribiko Udaleko alderdi politikoek, aho batez, ondorengo adierazpen instituzionala adostu dute:

Hondarribiko Udalak erabat gaitzesten du atzo Pasaian gertatutako erailketa matxista.

Horrelako gertaerak ez ditugu gure jendartean onartzen eta erakunde gisara lanean jarraituko dugu emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.

Hondarribiko Udaletik familiari gure elkartasunik beroena adierazi nahi diogu.

Udalak bat egiten du erailketa hori gaitzesteko Emeki Emakume Elkarteak GAUR, abenduak 2, arratsaldeko 18:00etan Martxoak 8 plazan, deitu duen elkarteratzearekin eta herritarrei bertan parte hartzeko gonbitea luzatzen die.