Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Parketarrak ekimena, maiatzean zehar Hondarribian

2026-05-04
Parketarrak egitasmoa 2023ko udazkenean jarri zen abian Hondarribian...

Kalean eta parkeetan euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin, Hondarribiko Udalak eta Hezten elkarteak jolas saio bereziak antolatu dituzte maiatzean zehar. Jarduerak maiatzaren 7an, 14an, 21ean eta 28an egingo dira, Biteri parkean.

Parketarrak egitasmoa 2023ko udazkenean jarri zen abian Hondarribian, eta ordutik hona urtero errepikatu da, bai udazkenean bai udaberrian. Hasieratik bertatik harrera beroa izan du, eta parte-hartze handia izan da edizio guztietan. 

Ekimenaren xede nagusia familiei aisialdia euskaraz bizitzeko aukera eskaintzea da: modu aktiboan, elkarrekin eta giro atseginean.