Aplikazio habiaratuak
Agenda
Atzealdea Parketarrak ekimena Hondarribian: elkarrekin euskaraz jolasean
Egitasmoaren helburuak
- Parkeetan haurrak eta gurasoak euskaraz jolasten jartzea
- Familiei eta haurrei euskaraz jolasteko baliabideak eskaintzea
- Familiak eta haurrak euskararen inguruan biltzeko gunea sortzea
- Auzo eta herrietako jolasguneetan euskararen presentzia areagotzea
Zabu-Zibu eta Txirrintxon, zertan desberdintzen dira?
Zabu-Zibu eta Txirrintxon Parketarrak egitasmoaren barneko bi talde dira, adinaren baitan egokituak.
Zabu Zibu
Parkeetan gauzatzen den programa bat da, 3-5 urte bitarteko haurrek eta bere gurasoek (edo zaintzaileek) gehi Hezten-eko bi hezitzailek hartzen dute parte. Jolasak egiten ditugu, hizkuntza transmisioa familian eta aisialdian uztartuz.
Txirrintxon
Parkeetan gauzatzen den programa bat da eta 6-9 urte bitarteko haurrek gehi Hezteneko bi hezitzailek hartzen dute parte. Jolasak egiten ditugu. Zabu-Zibun ez bezala, gurasoek ez dute parte hartzen.
- Irailak 26: Biteriko parkean
- Urriak 3: Satartako parkean
- Urriak 10: Puntalean (Eguraldi txarra eginez gero, Egiluzen)
- Urriak 17: Biteriko parkean