Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Natura

Aplikazio habiaratuak

Jaizkibelgo kontserbazioa

Atzealdea Paisaiaren leheneratzea 2021

Hamar lagunez osatutako taldea kontratatu du Hondarribiko Udalak Lanbidek, tokiko enplegua sustatzeko abiatutako programaren bitartez; zortzi langile (epe luzeko langabetuak) eta bi arduradun zehazki; hauetatik 4 emakumezkoak eta 6 gizasemeak direlarik.

Programaren Koordinadorea batetik, Nestor, Baso eta Natura Ingurunea kudeatzeko Goi mailako teknikaria. Eguneroko garbitze eta inguru naturalen hobekuntzen lan kokapenen bilaketa eta kudeaketa lanetaz arduratzen da (kokapenen mapak,... e.a). Honekin batera aurrekontu, erosketa, desbrozadoren eta herramienten konponketa lanak, oporrak,... eta bestelako kudeaketak burutzen ditu, asteko informeekin batera.

Bestetik, taldearen arduraduna (monitorea), Ainhoa, Psikologoa. Kasu honetan, bere lana, taldea dinamizatzea eta egunerokotasunean sortu daitezkeen gatazkak kudeatzea izango da hein batean; guzti honek helburu zehatz bati erantzungo dio: bai maila teknikoan baita maila pertsonalean ere, langile zein taldeari dagokien helburuak lortzeko bidea erraztearena hain zuzen ere. Asteko informeekin batera, bestelako kudeaketak ere burutzen ditu, beti ere Nestorrekin koordinatuz.

Lanaren muina

Hondarribiko mendialdeko pista ezberdinak garbitu eta txukuntzea. Bide hertzeak garbitu (bertan aurkitzen diren orbel, adar eta lurra garbituz) uraren pasabidea erreztuz eta aurkitzen den zaborra garbitu. Horretarako esku herramientak eta desbrozadoretaz baliatu gara, EPIekin batera.

Lan ordutegia hasieran 8:30-14:30 bitartekoa izaten hasi zen, astelehenetik ostiralera. Martxoa hasieran ordutegi aldaketa eskaera jaso genuen eta ordu erdiz aurreratu genuen sarrera, 8:00 -14:00ak bitartekoa geldituz ordutegia.10:30tan hamaiketakoa egitera gelditzen gara 20 minutuz.

Helburua

Epe luzeko langabeei lanerako aukera bat eskeintzea da helburua, aldi baterako bada ere. Langabezian denbora luze eman ondoren, pixkanaka eta modu egokian laneko ohiturak eta errutinak bereganatzea edo eta berreskuratzea, kasuan kasu. Taldean lan egin eta bertako partaide sentitu, lanarekin ahaldunduz.

Bidasoa Bizirik, lan aukera berriak sustatzeko asmoz, jarraipen bat egin die INGURUMENA LEHENGORATZE TALDEKO PARTAIDEEI, lanaratzen laguntzeko jarduerekin programa nolabait indartuz. Jarduera horien helburua enplegugarritasunarekin eta enpleguarekin lotutako gaitasun pertsonalak eta sozialak garatzea izan da. Talde eta banakakoak izan dira jarduera horiek eta gure eguneroko lanarekin koordinaatuz burutu dira. Sei hilabeteko kontratazioak dira, eta ekaina bukaeran amaitutzat emango dute zeregina.

Burututako lanak

Bide garbiketa

Udaletxetik eskatutako lan nagusia izan da bide garbiketena. Lehenengo lan egunean pasa den urtean egindako bideen plano bat jaso genuen hauekin hasteko, tramo hauek bukatu genituenean guk erabakitako bide berrietan burutu ditugu gure lanak.

Egindako lanak honakoak izan dira:

  • Zabor bilketa
  • Orbel bilketa
  • Ubideen berreskurapena
  • Bideen zabaltzea
  • Adar kimaketak
  • Bide bazterren desbrozatze lanak (desbrozadorak erosi ondoren, apiriletik aurrera)

Aipagarria da landa eremuetan lan hauek ziklikoki egitea beharrezkoa dela eta bertako biztanleen kexuak eta eskerrak jaso izan ditugula, beti ere lan hauek maizago egin behar direla adieraziz. Ondorengo planoetan ikus daiteke 6 hilabete hauetan egindako lana. Urdinez markatutakoak aurreko urtean egin ziren tramoak dira, gorriz markatutakoak guk gehitutakoak.

Montaña eta Akartegi

Montaña eta Akartegi

Zimizarga, Arkolla eta Jaizubia

Zimizarga, Arkolla eta Jaizubia

Zaldunborda inguruak

Zaldunborda inguruak

Jaizubiarainoko hutsunea eremu pribatua da, Golfa

Guzti hau egin ondoren bide nagusi batzuetan errepasoak egin genituen, honako hauek izan ziren:

Montaña eta Akartegi errepasoak

Montaña eta Akartegi: errepasoak

Zimizarga, Arkolla eta Jaizubia errepasoak

Zimizarga, Arkolla eta Jaizubia: errepasoak

Adibide moduan egindako lanen argazki pare bat:

Bide garbiketa
Bide garbiketa emaitza
Bide garbiketa
Bide garbiketa emaitza

Landare inbaditzaileen aurkako tratamenduak

Alde batetik Tradescantia fluminensis landare inbaditzailearen aurkako lanekin ibili gara landarea errotik kenduz pazientzia eta kontu askorekin. Tradescantia fluminensis landarearen jatorria Hego Amerika da, hona jardinetan jartzeko ekarri zen, inguru naturaletan hedatzen joan da eta azkenik landare inbaditzaile bezala katalogatu da Espainiar estatuan (Real decreto 630/2013 de 2 de agosto). Landare honek kalte handia egiten dio bertako florari hazten dihoan ehinean lur-azala okupatzen dihoalako densidade handiz saretzen diren estrukturetan. Honek bertako landareen erregenerazioari hazteko zailtasun handiak sortzen dizkio eta beraz hoberena lehen bait lehen kentzea da.

Argazkitan Tradescantia fluminensis landarearen identifikaziorako zurtoina, hostoa eta loreak:

Landare inbaditzailea zurtoina
Landare inbaditzailea hostoa
Landare inbaditzailea lorea

Bestetik, Acacia dealbata-ren (Mimosa) jatorria Australian dago, jardinetan jartzeko ekarri zen baina edatzeko duen gaitasunagatik estatuko espezie inbaditzaileen katalogoan sartu zen. (Real decreto 630/2013, de 2 de agosto). Gaur egun debekatua dago espezie hau landatzea, izatea, garraiatzea eta saltzea. Acacia dealbatak identifikatu eta txikienak sustraietik atera ditugu, zuhaitz ertainak aizkoraz moztu ditugu (gero txikitu ahal izateko) eta azkenik, mimosa haundienak eraztundu ditugu. Eraztuntzeko aizkoraz eta aitzurraz baliatu gara. Zuhaitz handiak hiltzeko erabiltzen da eraztunketa. Ura eta elikagaiak xilema eta floematik garraiatzen ditu zuhaitzak sustraietatik hostoetara, sistema hau enborretik dihoa baina sakontasun gutxira, azal ondotik. Enborraren zirkunferentziren tarte batean azalaren geruza kenduz lortzen da zuhaitzak elikagaiak ezin dituela hostoetara garraiatu eta horrela pixkanaka ahultzen dihoa hil arte. Modu honetan zuhaitza hilik bukatzen du baina zutik, hau biodibertsitarearentzat onuragarria da (intsektu xilófagoentzat elikagaia, zenbait txori eta saguzaharrentzako kabia...).

Gorriz markatutako eremutan Tradescantia fluminensis-a kendu genuen, urdinez markatutakoan Acacia dealbataren aurkako lanak egin genituen.

Landare inbaditzailea eremuak

Jarraian ikus daitezke Tradescantiaren fluminensis-aren eta Acacia dealbata-ren aurkako lan batzuen emaitzak:

Landare inbaditzailea
Landare inbaditzailea emaitza
Landare inbaditzailea
Landare inbaditzailea emaitza

Aipagarria da landare inbaditzaileak oso edatuak daudela Jaizkibel osoan (batez ere Tradescantia). Guk gure lanak eremu txiki bat berreskuratu nahaian egin ditugu, eta nahiz eta ez dugun denbora izan eremua guztiz bukatzeko lana oso onuragarria izan da taldearentzat kideek lan mota honek eskatzen dituen ezaugarri zehatzak betetzen dituztela ikusi dutelako.

Desbrozeak

Bide bazterrak desbrozatzeaz gain lan puntual bezala agroaldea inguruan sasiz betetako 615m2 eremu bat garbitu dugu. Lehen kolpea Apirila erdialdean eman genuen, bigarrena ekaina erdialdean, sasiak pixka bat hazitakoan hauei kalte gehiago egiteko.

Ondorengo planoan eta argazkitan ikus daitezke lan eremua eta emaitzak:

Desbrozeak eremuak
Desbrozeak
Desbrozeak emaitza
Desbrozeak
Desbrozeak emaitza

Goiko argazkiak emandako lehenengo kolpekoak dira, behekoak aldiz bigarrenekoak:

Desbrozeak
Desbrozeak emaitza

Litoralaren garbiketa

Azkenik kontratuaren bukaera baina aste pare bat lehenago Jaizkibelen bisita gehien jasaten duten kalak garbitzera joan gara. “Gipuzkoako itsasertz zerbitzu probintziala”ri baimen formala eskatu genion eta onarpenaren gutuna jaso ondoren Jaizkibeleko hiru kala garbitu ditugu aste batean zehar:

Litoral garbiketa

Kalak garbitzeaz gain Axeri elkartea eta alboan dagoen antenaren inguruak, Biosnar ondoan zegoen zabortegi bat (ezin izan genuen dena atera), Jaizkibeleko kostaldeko txabola bat eta Jaizkibeleko errepide nagusian dauden aparkaleku guztiak (antenetaraino, Guadalupeko kanpa barne) garbitu ditugu.

Litoral garbiketa
Litoral garbiketa
Litoral garbiketa
Litoral garbiketa

Lanaren ondorioak

6 hilabeteko lan ibilbidearen ondoren argi geratzen da Hondarribiako natur eta landa ingurunearen zaintza urte osorako planifikazio batekin burutu beharko litzakela orain arte hasetu gabe egon delako. Gainera horrelako proiektuek aukera ematen dute esklusio egoeran dauden pertsonei enplegugarritasunarekin eta empleguarekin lotutako gaitasun pertsonalak eta sozialak garatzea. Era berean taldeko kideak lan desberdinetan trebatzeko aukera sortzen da adibibez desbrozadoraren maneioa (Kabezal aldaketak, oinarrizko mantenua...).