Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Otsailaren 14an egingo da bigarren eskualdaketako etxebizitza publikoen erregistroan izena emanda duten unitateen zozketa

2025-01-08
Zerrendetan izena emateko epea urtarrilaren 31n amaituko da BAZen

  • Zerrendetan izena emateko epea urtarrilaren 31n amaituko da BAZen
  • Ez dira etxebizitzak zozketatzen, itxarote-zerrendaren ordena baizik, beraz, ez dira zozketatzen PRESA I-ean egiten ari diren etxebizitzak.

Datorren otsailaren 14an, eguerdiko 13:00etan Udaletxeko Areto Nagusian, bigarren eskualdaketako bizitza publikoen eskaeragile erregistroan, notario aurrean, familiako kideen arabera izena emana duten bizikidetza unitateen zozketa egingo da.

Kontutan hartu behar da izenemateak bi urtean behin berritu behar direla, eta hala egiten ez dutenek, kanpoan geratzen direla. Izenemateko epea urtarrilaren 31n itxiko da eta BAZen egin beharko da.

Hala, bizikidetza unitate mota bakoitzerako zerrenda bat osatuko da, eta zerrenda horren arabera eskaini eta hala badagokio esleituko dira Udalak dituen bigarren eskualdaketako etxebizitza horiek. 

Ez dira etxebizitzak zozketatzen, itxarote-zerrendaren ordena baizik, beraz, ez dira zozketatzen PRESA I-ean orain egiten ari diren etxebizitzak.