Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Ostiralean itxiko da Jaietako kartel eta argazki lehiaketetan parte hartzeko epea

Hondarribiko Jai Nagusiak egunez egun gertuago dira, bistan denez. Udala aspalditik ari da haiek prestatzeko lanetan, eta, prozesu horretan, hiru mugarri izango ditu datozen asteotan. Izan ere, uztailak 8a bitarte jaietako kartel eta argazki lehiaketetan parte hartzeko epea.

2022·07·04

Jai Nagusietako kartel lehiaketan edozeinek har dezake parte. Teknika librea da, lanek orijinalak behar dute, eta neurriek, aldiz, 70x50zm-koak, bertikalean. Irabazten duenak 650 euroko saria jasoko du, eta bere obra Jaiak iragartzeko kartel ofiziala izango da. Bigarren sailkatuak 300 euroko saria dauka zain, 200ekoa hirugarrenak.

Argazki lehiaketan parte hartzea ere irekia da. Hondarribia kokaleku duten zuri-beltzeko edo koloretako argazkiak onartuko ditu Udalak. Parte-hartzaile bakoitzak aurrez argitaratu edo saritu gabeko lau ale aurkez ditzake, 20x30zm-ko neurrikoak, eta markorik gabekoak. 500, 400 eta 300 euroko sariak jasoko dituzte, hurrenez hurren, lehen hiru sailkatuek. Arma Plazako Interpretazio Zentroan Jai Nagusiak hasi baino lehen egingo den erakusketan egongo dira ikusgai lan guztiok.