Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu aviso obras

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea Ostiralean hilerrirako trafikoa arautuko du udaltzaingoak

2024-10-30
Ostiralean ospatuko den Domusantu Eguna dela eta, Udaltzaingotik esaten zaigunez hilerrirako igoera Gabriel Aresti kaletik egingo da...

Ostiralean ospatuko den Domusantu Eguna dela eta, Udaltzaingotik esaten zaigunez hilerrirako igoera Gabriel Aresti kaletik egingo da (Abarka jatetxearen aurrean dagoen biribilgunetik) eta irteera aldiz, Torreko Aldapatik (Labreder inguruan). 

Gabriel Aresti kaletik igotzen direnak, gero eskuinera egin ahal izango dute Domingotxoenea eta Aintziondo kaleetatik. 

Aldiz, Torreko Aldapatik igo ahal izango da baina Atsaden kalera heldu arte, bertan itxiko baita hilerrirako igoera.