Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Ostiralean 'Adinekoen Nazioarteko Eguna' ospatuko da Hondarribian

2021-09-29
Ostirala, urriak 1, ‘Adinekoen Nazioarteko Eguna’ ospatuko da, eta hartara, Hondarribian hainbat ekitaldi eramango dira aurrera.

Ostirala, urriak 1, ‘Adinekoen Nazioarteko Eguna’ ospatuko da, eta hartara, Hondarribian hainbat ekitaldi eramango dira aurrera. Aurkezpena gaur bertan burutu da Hondarribian, eta han izan da GIzarte Zerbitzuetako zinegotzi den Gotzone Larrarte, eta Hondarribian adineko pertsonekin lan egiten duten zenbait elkarte AFAGI Elkarteko Maria Jesus Garin eta Rebeca Gleig, Nagusilan Elkarteko Jesus Mari Guerra, eta Kasino Zaharreko Maite Martin eta Nieves Uranga.

“Egun honen helburua adineko helduek giza garapenari eta garapen ekonomikoari egiten dioten ekarpena aitortzea da, bai eta munduko zahartze demografikoari lotutako aukerak eta erronkak nabarmentzea ere” esan du Gotzone Larrarte zinegotziak.

“Pandemia egoeran gure adinekoen ondoan egon gara. Besteak beste 65 urtetik gorako herritar guztiekin kontaktuan jarri ginen, elkarrekin lanean ari gara, eta orain, badirudiela denontzat hain gogorra den egoera honetatik ateratzen ari garela, gure adinekoen eskutik joaten jarraitu nahi dugu ekintza desberdinak antolatuz. Zentzu horretan doa ostirala honetarako, “Adinekoen Nazioarteko Eguna”, antolatu ditugun ekintzak” gehitu du Larrartek.

“Azken asteotan, gure nagusiekin lan egiten duten elkarte eta Udalaren artean lan mahai bat osatu dugu. Bere fruituak ematen hasi da, ostiraleko ekitaldiekin ikus dezakegun moduan, eta lanean jarraituko dugu, denontzat baita ona”.

Ostiraleko jarduerak

11:00 – 12:30 Tipi tapa

Non: Itsas Etxea Auditoriuma
Ordua: 11:00
Partehartzea: libre

11:00 GHK-ren eskutik hitzaldia 

Non: Kultur etxea (Denda kalea)
Ordua: 11:00
Partehartzea: sarrera librea aforoa bete arte

12:00  Master class bat lerroko dantzen inguruan

Non: Kasino Zaharra (eguraldi txarra eginez gero, Soroetako frontoian)

Ordua: 12:00
Partehartzea: libre

15:30 gure nagusiekin trizikloan irteerak

Balazta Elkarteko kideen eskutik adinekoentzako triziklo paseoak antolatu dira. Irteerak San Gabriel egoitzatik izango dira eta herriko kaleetatik zehar ibiliko dira.

17:00 Kultur bisitaldia Hondarribian Tren Berdearekin

Non: San Juan de Dioseko biribilgunea.
Ordua: 17.00
Partehartzea: gonbidapenak ARMA PLAZAn.

19:00 Hitzaldia edadismoaren inguruan

Non: Kultur etxea (Denda kalea).
Ordua: 19:00.
Partehartzea: sarrera librea aforoa bete arte.