Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Ostirala eta larunbatean Alde Zaharreko bizilagunek Erdi Aroko Azokarako banderolak eskuragai izango dituzte Menina Tailerrean

2025-05-29
Maiatzaren 30 eta 31n jaso beharko dira Kale Nagusiko Menina Tailerretik, 11:00-13:30 eta 17:30-20:30 ordutegian

Duela hogei urte baino gehiagotik ekaineko bigarren asteburuan Hondarribiko Hirigune Historikoa Erdi Arora bueltatzen da. Aurtengoan, azoka, ekainaren 7an eta 8an izango da, eta artisau eta merkatariak titiritero, juglare eta malabaristekin bizi diren merkatu handi bati esker, duela mende batzuk Hondarribia izan zen merkataritza-plaza garrantzitsua bilakatuko da.

Hainbat elkarteren, merkatariren eta Hirigune historikoko ostalarien lankidetzari eta parte hartzeari esker, herritarrek eskaintza eta proposamen berezi honetaz gozatzeko aukera dute. Gainera, aurtengo urteari begira eta azoka indartu nahian, inbertsio bat egin da Udaletik, eta hainbat estandarte, elementu, banderola eta abar berritu eta gehitu dira, ekitaldi gehiago antolatu direlarik.

Azoka hori honako kale eta plazetan izango da: Arma Plaza, Bretxa, Gipuzkoa Plaza, San Nikolas, Fraxkueneko Murrua, Denda kalea, Apezpiku Plaza, Kasino Zaharreko lorategiak, Baluarte, Olazabal parkea, Agustina Etxeberria Plaza eta Petra Laborda Plaza.

Honen harira, Alde Zaharrean bizi diren bizilagunei Udaletik dei egin nahi zaie Erdi Aroko azokan parte hartzera, etxeko balkoi eta leihoak apainduz, aurreko urteetako bandera eta estandarteak jarriaz edo eta aurtengo ediziorako Udalean prestatu ditugunak jarriaz. Interesdunek, Menina Arte Tailerrean jaso ditzakete banderola berriak, ondorengo egun eta ordutegian:  maiatzak 30 eta 31: 11:00 – 13:30 / 17:30 – 20:30

Kale Nagusiko, Apezpiku plazako, Denda kaleko, San Nikolas kaleko, Apezpiku eta Gipuzkoa plazako bizilagunak lehenetsiko dira, eta ahal dela, lehenengo eta bigarren solairuak.