Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Jai Nagusiak - Ostalaritzaren ordutegiak eta kanpoaldeko barrak jartzeko eskaerak

Hiriko Ostalaritza negozioek irailean ospatuko diren Jai Nagusietan bere establezimenduen kanpoaldean barra bat jartzeko eskatzeko epea gaur zabalduko da.
Hala, abuztuaren 12tik 24ra, hala nahi duten establezimenduek Udalean baimena eskatu beharko dute, erregistro elektronikoaren bitartez. Bertan Eskabide Orri Orokorra bete beharko dute eta barraren kokalekua eta iraupena definitu beharko dituzte (muntaketa eta desmuntatze egunak).
Eskari Orriarekin batera inguruaren plano bat aurkeztuko dute, non barra irudikatuta agertu behar den, bere dimentsio orokorrak adierazita. Epez kanpo sartzen diren eskaerak ez dira onartuko.
Kanpo barrak gehienez abuztuaren 29tik irailaren 11ra arte erabili ahal izango dira.
Ostalaritzaren ordutegiak
Jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren Legea garatzen duen 17/2019 Dekretuan oinarrituz, ostalaritza jardueren Jai Nagusietako ordutegiak finkatu dira.
Sakatu hemen ordutegiak ikusteko.