Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Agenda • listado interior
Agenda
Eduki publikatzailea
Atzealdea Osasundu Hondarribia

Nola definituko zenuke Osasundu Hondarribia proiektua?
Osasundu Hondarribia proiektuaren asmoa Hondarribiak dauzkan osasun aktiboak ezagutzea da. Hau da, biztanleriaren osasuna eta ongizatea mantendu edo hobetzen duten hiriko baliabideak ezagutu nahi ditugu. Baliabide hauek aipatzerakoan era desberdinetakoak izan daitezkeela aurreikusten dugu, adibidez: pertsonen arteko harremanak, elkarte desberdinen eskaintzak, herriko espazio fisikoek ematen dituzten aukerak, zerbitzu desberdinen laguntzak…
Nola pentsatzen duzue identifikatzea osasun aktiboak?
Hiritarren iritziaz baliatzea da gure asmoa, izan ere, lan honen ardatzetako bat herritarren parte hartzea da. Gure hasierako ideia herritar talde desberdinekin biltzea zen, baina Covid-19aren krisia dela eta taldeetan biltzea zailagoa ikusten dugunez sare sozialen bidez Google-ko inkesta bat bidaltzea izan da gure alternatiba.
Zein da lan honen garrantzia?
Herri batean ala bestean bizitzeak izugarrizko eragina dauka norberaren bizi baldintzetan, osasun egoeran, aukeretan… Horregatik, Hondarribiak bere osotasunean, komunitatearen ongizaterako eskaini dezakeena ezagutu nahi dugu. Osasun aktiboek babes faktore lana egiten dute eta batez ere pandemia garai honetan oso erabilgarriak izan daitezke. Jendeak aukera eta baliabide osasuntsuak eskura izatea da asmoa. Gainera, oso aukera ona izan daiteke herriko elkarte, talde, pertsona… desberdinek egiten duten lanari ikusgarritasuna emateko.
Zer egingo duzue bildutako informazioarekin?
Gure asmoa, bildutako iritziak, herritar guztion eskura egongo den mapa batean islatzea da. Esan bezala, komunitatearentzat erabilgarria izango den tresna bat sortuz. Horregatik da hain garrantzitsua jendearen parte hartzea. Hemendik ere deialdi bat egin nahiko genuke herritarrei parte hartzeko eskatuz, sare sozialen bidez edota gure www.prebentzio.com helbidean.
