Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Gazteria

Aplikazio habiaratuak

Agenda • listado interior

Agenda

Eduki publikatzailea

Atzealdea OSASUN HEZKUNTZA ESKOLAN, INDARRAK ELKARTZEAREN ETEKINA

2021-06-07
Ikasturte hau berezia izan da, argi geneukan geletara sartzeko ahalegina egingo genuela, posible izango zen jakin gabe, eta posible izan da. Horregatik lehendabizi eskerrak eman nahi dizkiegu ikastetxeei, urtero urtero egiten dugun lanean sinesteagatik.

Aurtengo egoera zela eta zaila izan den arren, metodología aktiboa sustatzen jarraitu nahi izan dugu bizitzarako trebeziak lantzeko. Gazteentzat dinamikoago izateaz gain, beraien arteko erlazioak eta bakoitzak jantzita dituzten baliabideak azalarazteko, partekatzeko eta elkarrekin  ikasteko aukera izan bait da.

Ikasten jarraitu behar duten arren badakigulako jada asko dakitela, eta elkar banatzeko eta elkar ikasteko aukera dutela.

Aipatzekoa da aurten batxilergoko ikasleekin pandemia dela eta konfinamendu garaian izan zituzten beharren eta laguntzen informazioa jaso dela; beraien iritzia entzutea
 beharrezkoa ikusten genuen, zerbitzuan
 egiten dugun lana beraiek ikusitako beharretara
 ere egokitzeko aukera izan genuelarik.