Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Osakidetzak osasuna sustatzeko jarduerak antolatu ditu
Urte berriaren etorrerarekin hasten da Bidasoako biztanle guztientzat Osakidetzak prestatutako Osasuna Sustatzeko Jardueren egitaraua.
Otsailean hasiko dira Paziente Aktibo tailerrak; berdinen arteko tailerrak dira, hau da, gaixoek edo zaintzaileek emandako tailerrak dira, eta gaixotasun batekin edo batzuekin bizi diren paziente eta zaintzaileei zuzenduak dira. Tailer bakoitzean ikaskuntza eta esperientziak partekatuko dira, osasuna zaintzeko moduak ezagutzeko.
- 1. TAILERRA: NIRE OSASUNA MODU AKTIBOAN ZAINTZEN
• Kokalekua: IRUNGO HIRIGUNEKO OSASUN ZENTROA (Bidasoako biztanle guztientzat)
• Ordua: 9:30-11:45
• Egunak: ASTELEHENERO, 8 saio (hasiera 2025/02/17)
- 2. TAILERRA: NIRE ONGIZATE EMOZIONALA ZAINTZEN
• Kokalekua: DUMBOA OSASUN ZENTROA (Bidasoako biztanle guztientzat)
• Ordua: 9:30-12:00
• Egunak: Asteartero, 8 saio (hasiera 2025/02/18)
- 3. TAILERRA: NIRE ONGIZATE EMOZIONALA ZAINTZEN
• Kokalekua: HONDARRIBIA OSASUN ZENTROA (Bidasoako biztanle guztientzat)
• Ordua: 16:00-18:30
• Egunak: Asteartero, 8 saio (hasiera 2025/02/18)