Jarduera eta Ekitaldien agenda osoa
Ekitaldiaren xehetasuna
Ondas de Jazz Gasteiz-Hondarribia
Aurretiko erosketa: Arma Plaza
Leihatilan: Gertaera baino 2 ordu lehenago
Pasaportea eskatuko zaie 12 urtetik gorakoei.
Dekretuaren arabera paperean edo mobilean aurkeztu dezakete pasaportea sarreran.
6 urtetik beherakoei ere musukoa jartzeko eskatzen diegu auditorioko ekitaldietan eta bestelakoetan.
Etienne M'Bappé NEC +
Etienne Mbappék, jazz musikari frantziar-kamerundar ospetsuak, Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean NEC + izeneko bere proiektu berria aurkeztu du: oso jazz hirukote indartsua, joan den udan Europako hainbat jaialditako kartel burua izan zena. Baina, gainera, Etienne Mbappé, “Time Will Tell” izeneko bere lehenengo albumarekin iristen da, NEC+ taldearekin.
80. hamarkadan, Etienne Mbappél Pariseko klubetan jotzen zuen; horietan jazza, rocka, afrikar musika, eta Karibeko musika elkartu egiten ziren “sono mondiale” adierarekin. Mbappé 1964an jaio zen Kamerunen, eta baxu-jotzailea Frantziara 14 urterekin iritsi zen. Laster hartu zuen parte anitzetan Jazz Orkestra Nazionalean, eta lankidetzan aritu zen Manu Dibangorekin eta Salif Keïtarekin, John McLaughlin eta Joe Zawinul-en bandekin elkartu baino askoz lehenago –Zawinul-ekin The Zawinul Syndicate taldeko kidea izan zen-.
Oso bira garrantzitsuak egin ditu, besteak beste Bill Evans artistarekin eta Steps Ahead bandarekin.
2001ean Ray Charles-en azken albuma grabatu zuen.
Eskularruekin jotzen du, oso arraroa dena hari-instrumentuen munduan.
“Time Will Tell” albumak pandemiako hilabeteetako kezkak islatzen ditu, NEC+ hirukotea (Nicolas Viccaro –bateria- eta Christophe Cravero -teklatuak eta bibolina-, eta Etienne Mbappé –baxua-) sortu zen aldikoak, hain zuzen ere.