Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Gaurkotasuna
Atzealdea

Oinarrizko beharretarako garraio zerbitzua antolatu dute Udalak eta Behemendi Elkarteak

Landa inguruetan edota hiri-erdigunetik kanpoko auzoetako 65 urtetik gorako hondarribiarrei zuzenduta dago, lehentasuna adineko pertsonek eta mugikortasun urriko pertsonek izango dutelarik

2022·06·01

  • Landa inguruetan edota hiri-erdigunetik distantzia handira bizi diren hondarribiarrei zuzenduta dago, lehentasuna adineko pertsonek eta mugikortasun urriko pertsonek izango dutelarik
  • Egun bat aurretik erreserbatu beharko da 611 721 959 zenbakira deituta

Datorren astelehenetik, oinarrizko beharretarako doako garraio zerbitzua izango den ‘Hondarribia bidez-bide’ zerbitzua abian jarriko dute Udalak eta Behemendi Elkarteak. Hala eman dute aditzera gaur Mendelu auzoan egin den prentsaurrekoan Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak eta Gotzone Larrarte GIzarte Zerbitzuetakoak. Ekitaldian izan ere Behemendi Elkarteko Mikel Zendoia eta zerbitzua kudeatuko duen Karmele Manterola.

“Gizarte-zerbitzuen eremua bultzatu nahi dugu landa-garapenaren barruan eta gizarte-ongizatearen arloan, ikusten den premiari erantzuteko” esan du Gotzone Larrartek. “Bidez-bide zerbitzua abian jarriko dugu astelehenetik hasita, abuztuko hilabetean izan ezik. Programa Behemendi Elkarteak burutuko du eta zenbait helburu desberdin ditu.

Alde batetik, isolamendu fisikoa eta geografikoa murriztea, baita isolamendu soziala eta pertsonala murriztea, adinekoei eguneroko jarduerak egiteko aukera ematea, hala nola erosketak egiteko, kudeaketak egiteko, etab., modu autonomoan, beste pertsona baten mende egon gabe. Azkenik, adinekoen osasunaren jarraipen egokia egin nahi da, osasun-zentroetara erraz joateko aukera eskainiz, gerografia-urruntzea eragozpen izan gabe” zehaztu du Larrarte zinegotziak.

Landa-inguruak eta hiri erdigunetik kanpokoentzat

Planteatzen duguna da landa-inguruneko pertsonek eskatutako garraio-zerbitzuari erantzuna ematea furgoneta egokitu batekin. Hartzaileei dagokionez, alde batetik landa-inguruneari zein urrutiago dauden auzoei zerbitzua eman nahi da, adibidez Mendelu, Jaitzubia, Amute, Arkolla, Gornutz, Akartegi, edota Zimizarga adibidez, baina lehentasun bat markatuz: adinekoek, mugikortasun urriko pertsonek eta haien zaintzaileek dute lehentasuna, baita adinekoak diren eta hiri-erdigunetik urruti bizi diren auzoetako hondarribiarrek ere".