Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Ohiko Inauterietarako prestatzen ari da Hondarribian

Datorren asteburuan ospatuko diren Inauterietarako prestatzen ari da Hondarribia. Honen inguruko informazioa emateko prentsaurrekoa eman dute Arma PlazanA PLAZAn Juan Luis Silanes Kultura zinegotziak eta Gotzone Larrartek, Gizarte Zerbitzuetakoak.
“Denak irrikitan geunden egoeran gaude orain” esan du Juan Luis Silanesek. “Inauterien beharra denok daukagu, besteekin sozializatzeko eta ongi pasatzeko aukera ederra da, eta bi urte oso arraroren ondoren, behar handia ikusten dugu guztiok.
Horregatik, Udaletik eta elkarte zein herritar askorekin batera, ekitaldi ugari antolatu dira asteburu luze honetarako. Denok helburu berarekin ari gara lanean eta eskerrak eman nahi dizkiet izan duten jarrerarengatik”.
Juan Luis Silanes zinegotziak eman du ekitaldien berri. “Ostegun arratsaldez Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolak kalejira bat egingo du, ostiralean 19:00etan Itsas Etxea Auditoriumean Musika Bandaren kontzertua egongo da eta larunbatean, 9:00etan Sainduatik abiatuta: Emeki Elkarteak antolatuta, Mairuak baserriz-baserri ibiliko dira, eta 15:30an Euskal Inauteria burutuko da baserriz-Baserri, Meakako Adixkideak Dantza Taldea eta Egoipar Meaka Euskal Dantza Taldeen eskutik. Horrekin batera, sarrerarik geratzen ez den herri bazkaria egongo da Arma Plazan
Igandeko desfilerako zenbait aldaketa iragarri ditu Silanes zinegotziak. “Aurten desfilea ohiko ohituretara bueltatzen da. Arma Plaza, Minasoroeta, Sabin Arana Goiri, Zuloaga Kalea eta San Pedro Kalea izango da ibilbidea.
Hondarribia Eremu Segurua
Berdintasun sailetik, Gotzone Larrarte ordezkariak azaldu duenez, "eraso sexistak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko kanpainarekin jarraituko dugu, iaz 'Hondarribia Eremu Segurua' ekimenarekin hasitako bideari jarraipena emanez.
Zinegotziak adierazi du hainbat establezimendu atxiki zaizkiola programari alde zaharrean, «protokoloa errepasatu da», eta iragarri zuen Udaltzaingoarekin dispositibo berezi bat jarriko zela abian. «Inauteriez gozatzeko aukera eta beharra dugu, baina beti errespetuz.
Arma Plazan karpa bat eta bi totem jarriko dira, Arma Plazan eta Gipuzkoa Plazan, informazioa, baliabide ezberdinak edo QR kode batekin, SOS Deiak-en aplikazioa jaisteko.
INAUTERIETAKO JAIEN EGITARAUA:
Otsailaren 16an (osteguna):
17:00etatik aurrera, Alde Zaharrean zehar, Hondarribiko Musika Eskolak antolatuta ikasleen Inauteri Kalejira.
Otsailaren 17an (ostirala):
19:00etan, Hondarribiko Hiria Musika Bandaren Inauterietako kontzertua
Gonbidapenak https://tickets.kutxabank.es/(ARETOAK/GIPUZKOA) webgunean edo Arma Plaza Fundazioan
Otsailaren 18an (larunbata):
9:00etan Saindutik abiatuta: Emeki Elkarteak antolatuta, Mairuak baserriz-baserri.
12:30ean, Abiyuan Txaranga herriko kaleetan zehar ariko da
14:30ean Herri bazkaria Arma Plazan. Ez dago sarrerarik. Ezinbestekoa izango da mozorrotua joatea.
15:30ean Euskal Inauteria Baserriz-Baserri, Meakako Adixkideak Dantza Taldea eta Egoipar Meaka Euskal Dantza Taldeen eskutik.
16:30-20:00 Alde zaharrean “Abiyuan” eta “Peña Poteo” txarangen eskutik animazioa.
22:00 DJ saioa Arma Plazan
Otsailaren 19an (igandea):
8:00etan, Hondarribiko Txistu Taldearen alborada Alde Zaharra eta Portuan.
10:30ean hasita, Inauterietako desfilea. Aurtengo ibilbidea ondorengoa izango da: Arma Plaza, Minasoroeta, Sabin Arana Goiri, Zuloaga Kalea eta San Pedro Kalea.
18:00etan Itsas Etxea Auditoriumean, Hodei Magoaren “Sentsazioak” ikuskizuna (euskaraz) (4 €)
Otsailaren 20an (astelehena):
19:30ean Udaletxeko Areto Nagusian, Inauterietako sari banaketa.