Aplikazio habiaratuak
Menu Mugitzenarida
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Masti eta Girizi kaleetan trafiko aldaketak hiru egunez

‘Kalez Kale Hondarribia Hobetzen’ proiektuaren barnean, Donostia kalean Udala egiten ari den proiektuak trafiko aldaketak ekarriko ditu aste honetan. Hala eman du aditzera Juan Mari Altunak, Udaltzaingoko zinegotziak.
“Hala, Donostia eta Masti kaleek topo egiten duten puntuan zenbait egokitzapen lan egin behar dira, eta bihartik ostiralera ezin izango da Masti eta Girizi kaleetatik Donostia kalera iritsi”.
Girizi kalea beheranzko zentzuzkoa izango da eta handik jaitsi beharko dute Masti kaleko eta Girizi kaleko guztiek, Haizeleku kalera heldu arte. Asmoa lanak hiru egunetan egitea da, ostiralerako dena berriz irekiaz” amaitu du Altuna zinegotziak.