Aplikazio habiaratuak
Agenda
Atzealdea Nutrizio hitzaldia (Eli Gallego + Gabriela Uriarte, nutrizionista)
Azaroaren 22an • 18:30
Gazteria, Hezkuntza eta Prebentzio Komunitarioko departamentutik abiatuta, azarotik ekainera bitartean “Gorputz aniztasunaren onarpena eta osasun fisiko eta mentala bermatzeko hitzaldi programa” martxan izango da Hondarribian.
2023ko azarotik 2024ko ekainera bitartean, 9 hitzaldiz osatutako programa zabala burutzea erabaki du udalak. Hitzaldietan elikadura-ohiturak, elikagaiekiko harremana eta ohitura osasungarrietarako autozainketak bezalako gaiak jorratuko dira.
Hitzaldi programa
Hitzaldi-ziklo honetako saioak Kultur Etxean eskainiko dira, arratsaldeko 18:30etan. Sarrera librea eta doakoa izango da lekua bete arte, euskaraz, lehenengoa izan ezik, "La cultura de la dieta: el negocio millonario de la insatisfacción corporal" izenburupean, Itsas Etxean, 18:30ean, gaztelaniaz.
2023
- Azaroak 22 – Itsas Etxea Auditoriuma
La cultura de la dieta: el negocio millonario de la insatisfacción corporal
Hizlaria: Gabriela Uriarte, gaztelaniaz. - Abenduak 13 – Kultur Etxea, ekitaldi aretoa
Urtean behin dieta egiteak dakartzan arriskuak
Hizlariak: Jone Larrañaga, Eli Gallego - Hitzaldiari buruzko informazio guztia
2024
- Urtarrilak 24 – Kultur Etxea, ekitaldi aretoa
Zein da nire pisu ideala? Zenbat pisatu beharko nuke?
Hizlaria: Garazi Lizarraga<
Hitzaldiari buruzko informazio guztia - Otsailak 21 – Kultur Etxea, ekitaldi aretoa
Elikadurari eta dietei buruzko mitoak
Hizlariak: Garazi Lizarraga, Eli Gallego
Hitzaldiari buruzko informazio guztia - Martxoak 20 – Kultur Etxea, ekitaldi aretoa
Elikadura osasuntsua
Hizlaria: Garazi Lizarraga - Hitzaldiari buruzko informazio guztia
- Apirilak 17 – Kultur Etxea, ekitaldi aretoa
Gorputz aniztasuna eta osasuna
Hizlariak: Jone Larrañaga, Eli Gallego
Hitzaldiari buruzko informazio guztia - Maiatzak 15 – Kultur Etxea, ekitaldi aretoa
Elikadura eta osasun mentala
Hizlariak: Lucía Ugarte, Jone Larrañaga
Hitzaldiari buruzko informazio guztia - Ekainak 12 – Kultur Etxea, ekitaldi aretoa
Dietak eta osasun intestinala
Hizlaria: Eli Gallego
Hitzaldiari buruzko informazio guztia - Ekainak 26 – Kultur Etxea, ekitaldi aretoa
Janariarekiko portaera kezkagarria nola hauteman. Zer egin eta zer ez egin
Hizlaria: Jone Larrañaga
Hitzaldiari buruzko informazio guztia