Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Noelia Sierraren 'Al buen son' izango da aurtengo Inauterietako irudia

Noelia Sierra Saiz da aurtengo Inauterietako kartel lehiaketaren irabazlea, ‘Al buen son’ izeneko kartela izan baita Kultura departamentutik deitzen den lehiaketan irabazle. Denetara 19 izan dira aurtengo lehiaketara aurkeztu diren lanak.
Epaimahaia honakoek osatu dute: Juan Luis Silanes Kulturako Zinegotzia, epaimahaiaren lehendakari gisa, Gotzone Larrarte, Gizarte Zerbitzuko saileko Zinegotzia, Jonan Basterretxea Irurzun (artista plastikoa), Idoia Seijo Iruretagoiena (artista plastikoa), Tzane Carrillo Salaberria (Emeki elkarteko ordezkaria), Maider Goikoetxea Enparan (artista plastikoa), Borja Jorge Montes (arkitektura eta diseinua enpresa), Javier Sanz Susperregui (arkitektura eta diseinua enpresa), Estitxu Ortolaiz Enparan (argazkilaria) eta Gregorio Uriarte, Kultura teknikaria, idazkari gisa.