Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea NERABEENTZAKO ANTZERKI TAILERRA

Abuztuaren 1etik Irailaren 15era irekita egongo da antzerki tailerraren edizio berri honetan izena emateko epea.
Izen ematea Hondarribia.eus/gazteria webgunean zein aurrez-aurre Gazteen Zerbitzuan egiterik egongo da 10:00tik 13:00ra. (Jabier Ugarte kalea 6, 943644752/688728057)
Antzerki tailerra 11 eta 17 urte bitarteko nerabeei zuzendutako jarduera da. Irailaren 20tik aurrera asteazkenero arratsaldeko 17:30tik 19:30 luzatuko da eta Talaia Biteri ikastetxeko gimnasioan burutuko da Mikel Sarriegi Seinen eskutik
Partaidetza kuota 3 epetan banatuko da, 72€ irailetik abendura bitarteko saioengatik, 54€ urtarrila martxoa hiruhilekoagatik eta beste 54€ ikasturtea amaitu bitarteko apirila-ekaina hiruhilekoarengatik.
Antzerki ikastaro honen helburuak, antzerki mundura lehengo hurbilketa bat ahalbidetzea, emozioak adierazi eta tentsioak askatzeko aukera ematea eta irudimena sortzeko gaitasuna garatzea izango dira.