Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Nagusikleta proiektua beren etxebizitzetan bizi diren adineko pertsonengana helduko da Balazta eta Nagusilan Elkarteei esker

2025-01-22
Balazta eta Nagusilan elkarteek egiten duten ‘Nagusikleta’ ekimena, zabaldu egingo da eta mugikortasun arazoak dituzten eta beren etxeetan bizi diren adineko pertsonei zuzenduko da. Hala eman da aditzera gaur goizean Puntala auzoan egin den prentsaurrekoan.

Balazta eta Nagusilan elkarteek egiten duten ‘Nagusikleta’ ekimena, zabaldu egingo da eta mugikortasun arazoak dituzten eta beren etxeetan bizi diren adineko pertsonei zuzenduko da. Hala eman da aditzera gaur goizean Puntala auzoan egin den prentsaurrekoan. Han izan dira Josu Peña Gizarte Kohesiorako zinegotzia, Balazta Elkarteko Manu Eizagirre, eta Nagusilan Elkarteko Jesus Mari Guerra.

Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiet guretzat oso garrantzitsua den ekimen hau aurrera eramateagatik. Gizartean oso onarpen handia dauka eta uste dut ekarpen handia egiten dutela” esan du Josu Peñak.

Ekimen hau dator duela gutxi Udalak abian jarri duen Auzosare programatik dator, gure herrian bakarrik bizi diren pertsonekin lotuta dagoena. Balazta eta Nagusilanetik esan ziguten nolabait parte hartu nahi zutela ekimenean, ‘Nagusikleta’ programaren bidez. 

Jakina denez, herriko adinekoen egoitzetan lan egiten dute bi elkarteetako ordezkariak. Orain baina, aurrerapausu bat eman nahi dute eta Udalarekin kontaktuan jarri zirenean, berehala eman genien baiezkoa. Hala, beren etxebizitzetan bizi diren eta mugikortasun arazoak dituzten adineko pertsonek ere parte hartu ahal izango dute” zehaztu du Peña zinegotziak.

Izena ematen duten pertsonak, bizikletan herrian barrena eramateko aukera izango dute; irteera egunak, eguraldiaren araberakoak eta bolondres kopuruaren araberakoak izango dira. 

Izena emateko aukera

Izena emateko www.hondarribia.eus gunearen bidez eta udal erregistro bitartez egin ahal izango da. Jarraian, Gizarte langileak zerrenda bat osatuko du, pertsonaren telefono zenbaki, helbide eta adinarekin. 

Balazta Elkartea arduratuko da, irteera egunak definitzeaz eta erabiltzaileak deitzeaz, bolondres kopuruaren arabera. Gizarte langileak duen zerrenda hartu, eta lehenengotik hasita deiak egingo dituzte. Kupoa beteta, irteera egingo da. Hurrengo irteeran, zerrendako hurrengoak izango dira irteera egingo dutenak. 

Herri nukleo nagusian bizi diren pertsonei dagokienez, kasu honetan, bolondresak etxeko sotoan egon beharko du, inola ere bolondresak ez du pertsona etxetik jeitsiko. Sotoan geratuko da erabiltzaileekin. Buelta eman eta gero, berriro sotoan utziko da pertsona. 

Landa inguruetan bizi diren pertsonek aldiz, erabiltzaileren bat baldin badago, elkargunea puntua Puntal auzoa izango da. Baserrietatik puntalera joateko Behemendi zerbitzua erabili ahal izango da, ahalik eta koordinazio gehiena izanik. 

Manu Eizagirrek positiboki baloratu du ekimena. “Gu prest azaldu ginen laguntzeko, eta orain ikusiko dugu ia zenbat pertsona apuntatzen diren, eta joango gara dena koordinatzen. Zenbat dauden, eta gure aldetik zenbat bolondres ditugun ikusita, joango gara egutegi bat finkatzen”.
 
Nagusilan Elkarteko Jesus Mari Guerra zentzu berean aritu da. “Denok elkarrekin egin beharreko zerbait da, Balazta, gu, eta nola ez Udala. Urratsak ematen ari gara denon artean eta hau ere ongi aterako denaren konfidantza badugu”.