Aplikazio habiaratuak
Menu aviso obras
Abisuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Murrizketak aparkalekuetan
Juan Miguel Imaz
Orain dela 13 egun aldatuta.
2026-08-24
Oharra

Gazte Eguna eta Jai Nagusiak direla eta, bihartik aurrera murrizketak izango dira zenbait aparkalekutan.
Zumardia
- Abuztuaren 25etik, 07:00etatik aurrera, aparkalekuaren zati batean ezin izango da aparkatu.
- Irailaren 9tik, 07:00etatik aurrera, Zumardiko eremu osoan ezin izango da aparkatu (barruan zein kanpoan), irailaren 11ko Nekazarien Eguna tarteko.
Minatera kaleko aparkalekua
- Abuztuaren 30etik, 07:00etatik aurrera, ezin izango da aparkatu.
Bentako aparkalekua
- Abuztuaren 30etik, 07:00etatik aurrera, ezin izango da aparkatu eta parkinga itxiko da.
- Irailaren 6, 7 eta 8an beste zenbait aparkaleku kenduko dira, Alardea eta horrekin lotutako ibilbideak babesteko.
Udaltzaingoak jarritako zinta eta seinaleak errespetatzea eskatzen da.