Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea MURAL MARGOKETA JABIER UGARTE KALEAN
2024-12-12
Euskal Azokaren egitarauaren baitan, Naiara Goikoetxea artistaren eskutik mural baten margoketa

Euskal Azokaren egitarauaren baitan, abenduaren 14an, Jabier Ugarte Kalean (BAZ aurrean), Naiara Goikoetxea artista Hondarribiarraren eskutik mural baten margoketa egingo da.
Euskaraz margotu nahi duten gazteak parte hartzera gonbidatuak daude (12 urtetik aurrera).
Goizez eta arratsaldez, taldeak egingo dira.
Goizeko ordutegia: 10:30 – 13:00
Arratsaldeko ordutegia: 15:00 – 17:00
Parte-hartzea librea da! Bertaratu eta, listo!! Zatozte!!
Hondarribiko Euskara Departamentuaren eskutik antolatutako ekintza.