Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Mugikortasun Ordenantza jorratuko da besteak beste osteguneko Udalbatzan

2021-07-27
2020ko kontu orokorra eta Amuten Anttoni Etxeberria zenari plaza bat eskaintzea izango dira beste bi puntu

Ostegun arratsaldez plenoa egongo da Hondarribiko Udalean. 13 puntu izango ditu, eta garrantzitsuenen inguruan azalpenak emateko agerraldia egin dute gaur Areto Nagusian Txomin Sagarzazu Alkateak, Juan Luis Silanes Ingurumen  zinegotziak, eta Gotzone Larrartek, Berdintasun eta Lankidetzarako zinegotziak.

Txomin Sagarzazu Alkateak esan duenez, “ezohiko bilkura da ostegunekoa. Besteak beste, 2020ko Kontu Orokorra onartzeko proposamena eramango dugu, Udaleko eraikinen garbiketa pleguen onarpen proposamena, edota ekainean onartu zen ‘Hondarribia Mugitzen Ari da’ berriritartze eta asfaltatze kanpainaren pleguan ikusi den akats bat zuzentzea adibidez”.

Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak beste puntu garrantzitsu baten berri eman du. “Bederatzigarren puntuan Mugikortasun Ordenantza onartzeko proposamena hain zuzen ere. Hilabeteak daramatzagu ezinbestekoa dela uste dugun proiektu honekin lanean. Mugikortasun Mahaian 2020ko irailean aurkeztu genuen, hainbat hobekuntza eta ekarpen jaso ziren bertan, eta gero, urte bereko abenduan lehen zirriborroa aurkeztu zen. Orain lehen onarpenera eramango dugu Udalbatzara, eta onartzen baldin bada, 30 egunez esposizio publikoan egon beharko da”.

“Udal Gobernuarentzat proiektu klabea da. Mugikortasunari lotuta hainbat ekimen jarri ditugu abian, lan handia egiten ari da, eta bere emaitzak ematen ere. ‘Hondarribia Mugitzen Ari da’, ‘Mugi Zaitez’, ‘Hondarribia 30’, ‘Talaia Alai’ eta Bitoriano Juaristi kalean ikastetxeetan egindako proiektuak… Denek helburu bera dute, mugikortasun iraunkorraren alde egitea, bide segurtasuna areagotzea, ingurumenarekiko errespetua eta pertsona guztien joan etorriak bermatzea, besteak beste. Ostegunean ordenantza onartzen bada, aurrerapauso handia emango dugula uste dugu” gehitu du Silanesek.

Anttoni Etxeberria plaza eta Taupadak GKE

Gotzone Larrarte Berdintasun eta Lankidetzarako zinegotziak beste bi punturen berri eman du. “Alde batetik, Amuteko Kaputxinoen aurreko plaza ‘Anttoni Etxeberria Mendizabal plaza’ izendatzea eramango dugu Plenora. EMEKI Elkartearekin egiten ari garen lankidetza egokiaren fruitu berri bat da. Amute-Kosta auzo elkartearekin landu da gaia, eta erabateko adostasunean ari garela uste dut.

Azken puntuan, Taupadak Gobernuz Kanpoko Elkartearekin San Ignacio de Moxosen covid-19aren ondorioei aurre egiteko 1500 euroko laguntza bat onartzea bozkatuko da. “Erakundetik laguntza eskatu zaigu eta Gobernu Taldearen borondatea hori da, beharra duenari laguntzea” amaitu du Larrarte zinegotziak.