Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Mugikortasun Mahaiak 2022an egindako lana eta 2023rako erronkak aztertu zituen

2023-01-19
Atzo arratsaldean Udaletxeko Areto Nagusian Mugikortasun Mahaia elkartu zen. Ia bi orduz luzatu zen bilkura, eta han izan ziren Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotzia, Gonzalo Carrion Zerbitzuetako zinegotzia, eta Udalean ordezkatutako oposizioko zinegotziak eta hogei bat hiritar.

Atzo arratsaldean Udaletxeko Areto Nagusian Mugikortasun Mahaia elkartu zen. Ia bi orduz luzatu zen bilkura, eta han izan ziren Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotzia, Gonzalo Carrion Zerbitzuetako zinegotzia, eta Udalean ordezkatutako oposizioko zinegotziak eta hogei bat hiritar.

Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak esan duenez, “Urtero, Mugikortasun Mahaiak Hondarribian mugikortasun jasangarriaren arloan egindako aurrerapenen eta erronken balorazio-saio bat egiten du, eta horretarako aprobetxatu genuen atzokoa. Gogoratu nahi dut era berean, azken saioak 2022ko urriaren 19an eta otsailaren 17an, 2021eko azaroaren 3an, ekainaren 16an eta ekainaren 2an izan zirela”.

“Udalak aurkezpen bat egin zuen hasieran, eta bertan 2022an mugikortasun jasangarriaren arloan egin ditugun lanen zerrenda egin zen. Horren harira, gogoratu nahi dut apirilean Mugikortasun Ordenantza onartu genuela, gero oinarrizko beharretarako doako garraio zerbitzua den ‘Hondarribia bidez-bide’ ekimena sortu eta martxan jarri genuela, ‘Talaia Alai’ proiektua lantzen jarraitu dugula, autobus zerbitzuen aldaketa eta hobekuntzetan lan egin dugula Aldundiarekin, ‘Bizibusa’ programa mantendu dugula eta laister aurkeztuko dugun kalean dauden bizikleten erregistro sistema bat landu dugula.

Hortaz gain,  ‘Kalez Kale Hondarribia hobetzen’ lan programaren barnean Udalak mugikortasunari zuzenki lotuta dauden hobekuntzak egin dituela Gibeletan, Kosta kalean, Donostia, Nestor Basterretxea eta Errebellin kaleetan, Baserritar Etorbidean, Txiplao Industrialdean eta Harresilanda kalean adibidez. Denek helburu bera dute, mugikortasun mahaian jorratu den bezala, oinezkoari lehentasuna ematea, jarraian bizikletari, ondoren garraio publikoari eta azkenik norberaren ibilgailuari.

2023ari begira

Horren ondoren, hasi berri dugun 2023ari begira arloan dauzkagun asmo edo erronkak aipatu genituen. Horien artean, ‘Kalez Kale Hondarribia hobetzen’ lan-programa amaitzea, txirrindak garbitzeko gune bat sortzea, auto elektrikoentzat karga puntu bat sortzea, sentsibilizazio kanpainekin jarraitzea… Hori amaituta, parte-hartze tailerra egin genuen, parte hartzaileak bi mahai desberdinetan banaturik, eta denek 2022an egin dena eta 2023 egin nahi dena aztertu zuten”.

“Azkenik, Mugikortasun-mahaiaren izaerari buruz hitz egin genuen. Urte batzuk pasa dira mahaia sortu zenetik, eta egokia iruditzen zaigu denen arteko hausnarketa bat egitea, zer eta nola hobetu edo aldatu daitekeen. Eskerrak eman nahi dizkiet hurbildu ziren guztiei, ez da erreza eguraldi hauekin etxetik ateratzea eta bi orduz bileretan parte hartzea, eta asko eskertzen dugu Udaletik hiritarren parte-hartze hau” amaitu Silanesek.