Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Aplikazio habiaratuak

Azken berriak

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea

Atzealdea Mugikortasun Mahaia astelehenean bilduko da Areto Nagusian

2020-07-16
Ezinbestekoa izango da maskara eramatea eta elkarte bakoitzetik bakarrik pertsona bat joatea bilerara

Koronabirusaren osasun krisiak eragindako etenaldi luzearen ondoren eta bizi dugun giza-egoera zailak uzten digun unean, Mugikortasun Mahaiak berriz ere jarduera presentziala abiatuko du.

Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak esan duenez, “astelehenean dugu berriz hitzordua Udaleko Areto Nagusian. Arratsaldeko 18:30ean izango da. Saioan hilabete hauetan zehar Hondarribiko mugikortasuna hobetzeko landu diren ekimen eta proiektuen berri emango da”.

“Orain inoiz baino gehiago, COVID-19ak eragindako egoera berezia dela eta, bertaratzea baieztatzea eskatzen da, bilera beharrezko segurtasun eta erosotasun berme guztiekin antolatzeko. Gainera, elkarte edo asoziazio bakoitzeko soilik pertsona bat bertaratzea eskatzen dugu, egoerak hala eraginda” gehitu du Silanesek.

Edonork bere iradokizun eta proposamenak helarazi ditzake mugikortasuna@hondarribia.eus helbide elektronikora.